Bisita gidatua Ruth Orkin (1921-1985) artistaren Denboraren ilusioa erakusketara. Erakusketa ikusgai dagoen azaroaren 6 arte Kutxa Kultur Artegunean.
Erakusketak amerikar argazkilariaren ibilbidea berreskuratzeko aukera eskaintzen du, haren lan ezagunenez haratago.
-Lekua: Kutxa Kultur Artegunea (0. solairua. Tabakalera). Donostia / San Sebastián
-Doako bisita. Plaza mugatuak. Igandero, 17:30tan.
-Beharrezkoa erreserbatzea: T- 943 251937 | aretoan bertan | hezkuntza_artegunea@kutxakulturartegunea.eus
Deskargatu hemen erakusketa-gida
Komisarioa: Jon Cazenave.
3X4=Orain. Musika, zinema eta literatura argazki liburuan erakusketak Gabriela Cendoya Bergareche Bildumako 12 argazki-liburu ditu abiapuntu, historikoak eta garaikideak, eta beste hainbeste artistari eskaini zaizkie, hiru diziplinetako bakoitzeko lau artistari, beren analisia eskaini eta begirada partekatu dezaten. Hurbilketa askotariko eta anitz bat egin da errealitate horretara, zinema, musika eta literatura argazkiekin eta liburuekin erlazionatuta.
Komisarioaren hitzetan, "argazki-liburua argazkiz osatutako liburu bat baino gehiago da, objektu artistiko bat da; irudiek izaera autonomoa galtzen dute, eta edukien sekuentzia batean egituratzen dira, asmo narratibo eta erritmo bisual bakarrarekin, beste formatu batean errepikatu ezin den sormenezko diskurtso bat eraikitzen duena".
Heriotza, duin eta ilustratua erakusketarekin loturiko ekitaldia.
Egile bakoitzak bere lanaren berri emango du erakustaretoan.
Izaro Mariezkurrena: "Hasiera bat, amaieran"
"Heriotza urrun ikusten dugu batzuk, ilun, etorriko ez delakoan ahaztu besteok. Badira, gertu sentitzen dutenak, baita iristeko desioan dabiltzanak ere. Hauek izan ditut gogoan. Bizitzak ahalik eta gehien luzatzearen borrokak ere sufrimendua dakar. Ikasi beharko genuke, askotan juten uzten. Goxo, pozez, lore artean, itsasoan.
Izan ere, bizitzaren eskutik doa heriotza, bata bestearik gabe ezin existitu. “
Euskal rock musikaren historia zirkular laburraren hastapenak. Hitzaldi musikatua. Autokudeaketaren tresna politikoak.
Ritxi Aizpuru Zubizarreta (Azkoitia, 1959) 1990ean hasi zen diskogintzan. 450 diskotik gora argitaratu ditu Oihuka-Elkar eta Baga-Biga diskoetxetan.
Komunikazio arduraduna, musika editorea, hainbat musika aldizkarietako erredakzio-kide (Muskaria, El Tubo), zutabegile Garan 2005etik, musika artikulugile…
1902ko urriaren 5ean, duela 120 urte, Museo Historiko, Artistiko eta Arkeologikoa inauguratu zen, gaur egun San Telmo Museoa dena. Efemeride hau ospatzeko, urrian zehar luzatuko diren hainbat ekintza antolatu dira, museoa gizarteari hurbiltzeko eta ahalik eta pertsona gehien museoaren parte izateko helburuarekin.
Urriaren 5a, asteazkena, duela 120 urte museoa inauguratu zen eguna, ate irekien eguna izango da, San Telmora hurbildu nahi duten pertsona guztiekin ospatzeko.
Urrian doako bisita gidatuak eskainiko dira museora, eta sarrera ere doakoa izango da bisitetan parte hartzen dutenentzako.
Urriko larunbatetan, hilaren 1ean hasita, familientzako artista tailerrak egingo dira, Paperezko museo bat izenburuarekin. Horietan, Aran Santamariaren laguntzarekin, parte hartzaileek beren museoa sortu ahal izango dute pop-up teknikaren bidez. Hemen izena eman dezakezu.