Bisita gidatua Ruth Orkin (1921-1985) artistaren Denboraren ilusioa erakusketara. Erakusketa ikusgai dagoen azaroaren 6 arte Kutxa Kultur Artegunean.
Erakusketak amerikar argazkilariaren ibilbidea berreskuratzeko aukera eskaintzen du, haren lan ezagunenez haratago.
-Lekua: Kutxa Kultur Artegunea (0. solairua. Tabakalera). Donostia / San Sebastián
-Doako bisita. Plaza mugatuak. Igandero, 17:30tan.
-Beharrezkoa erreserbatzea: T- 943 251937 | aretoan bertan | hezkuntza_artegunea@kutxakulturartegunea.eus
Deskargatu hemen erakusketa-gida
Komisarioa: Jon Cazenave.
3X4=Orain. Musika, zinema eta literatura argazki liburuan erakusketak Gabriela Cendoya Bergareche Bildumako 12 argazki-liburu ditu abiapuntu, historikoak eta garaikideak, eta beste hainbeste artistari eskaini zaizkie, hiru diziplinetako bakoitzeko lau artistari, beren analisia eskaini eta begirada partekatu dezaten. Hurbilketa askotariko eta anitz bat egin da errealitate horretara, zinema, musika eta literatura argazkiekin eta liburuekin erlazionatuta.
Komisarioaren hitzetan, "argazki-liburua argazkiz osatutako liburu bat baino gehiago da, objektu artistiko bat da; irudiek izaera autonomoa galtzen dute, eta edukien sekuentzia batean egituratzen dira, asmo narratibo eta erritmo bisual bakarrarekin, beste formatu batean errepikatu ezin den sormenezko diskurtso bat eraikitzen duena".
Bisita gidatua Pello Ramirez musikariaren eskutik. Ramirezek bere begirada pertsonala eskainiko du, musika lagun duela.
Jarduera 3x4 =ORAIN erakusketaren baitan antolatu da.
Erreserbatzeko aukera ekitaldia baino 15 egun lehenago aktibatuko da.
Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak antolatutako prentsaurrekoa:
"Zinema Euskaraz" ekimenaren aurkezpena
Zinema Euskaraz ekimenaren lehen edizioa aurkeztuko dugu. Euskarazko filmen programazio bat eratu da eta UEMAko hainbat herritan jarriko da martxan.
Partaideak: Iraitz Lazkano, Iñigo Arandia, eta Ataun, Azpeitia, Etxarri eta Igorreko alkateak.