Bisita gidatua Ruth Orkin (1921-1985) artistaren Denboraren ilusioa erakusketara. Erakusketa ikusgai dagoen azaroaren 6 arte Kutxa Kultur Artegunean.
Erakusketak amerikar argazkilariaren ibilbidea berreskuratzeko aukera eskaintzen du, haren lan ezagunenez haratago.
-Lekua: Kutxa Kultur Artegunea (0. solairua. Tabakalera). Donostia / San Sebastián
-Doako bisita. Plaza mugatuak. Igandero, 17:30tan.
-Beharrezkoa erreserbatzea: T- 943 251937 | aretoan bertan | hezkuntza_artegunea@kutxakulturartegunea.eus
Deskargatu hemen erakusketa-gida
Komisarioa: Jon Cazenave.
3X4=Orain. Musika, zinema eta literatura argazki liburuan erakusketak Gabriela Cendoya Bergareche Bildumako 12 argazki-liburu ditu abiapuntu, historikoak eta garaikideak, eta beste hainbeste artistari eskaini zaizkie, hiru diziplinetako bakoitzeko lau artistari, beren analisia eskaini eta begirada partekatu dezaten. Hurbilketa askotariko eta anitz bat egin da errealitate horretara, zinema, musika eta literatura argazkiekin eta liburuekin erlazionatuta.
Komisarioaren hitzetan, "argazki-liburua argazkiz osatutako liburu bat baino gehiago da, objektu artistiko bat da; irudiek izaera autonomoa galtzen dute, eta edukien sekuentzia batean egituratzen dira, asmo narratibo eta erritmo bisual bakarrarekin, beste formatu batean errepikatu ezin den sormenezko diskurtso bat eraikitzen duena".
Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 33. Astea urriaren 28tik azaroaren 4era izango da. Antzoki Zaharra eta Victoria Eugenia Antzokia izango dira egoitza nagusiak, eta haietan proiektatuko da Astearen sail ofiziala. Urtero bezala, euskarak bere lekutxoa izango du eta film guztiak jatorrizko bertsioan proiektatuko dira euskarazko azpitituluekin. Azken partida, Irati, Unicorn Wars eta Izurde mutikoa salbu (hauek euskarazko bertsioan proiektatuko dira).
Zaborra metafora bat da batzuetan. Baina ze metafora da kiratsa darion hau?
2020ko otsaila: zabortegi baten kolapsoak bi langile desagerrarazi ditu azpian. Esan patua izan dela. Esan zoria izan dela. Edo haien senide ttipi eta apala, zorte txarra. Ardura eta erantzukizuna maskaratzeko mozorroak ere izan daitezke, ordea, hondamendiari jarritako hitzok. Batzuentzat ezbeharra dena, istripua da beste batzuentzat.
2020ko martxoa: covida heldu da. Osasun arazo batek bazterrean laga duen irrati-esataria, Zaldibarko zabortegiaren luiziari hitzak ematen saiatuko da. Egia, egitatea, kontakizuna... Baina nola adierazi samina mundua pandemia baten menpe izoztu denean?
Hitz hoberik topatu ezean “hondamendia” deitu diogun horrek ataka larrian jarri ditu guztiak, halako gertaera lazgarri baten ondotik deus okerragorik etor ezin daitekeen ustean.
Pantailek hartu dute hitzaren tokia eta zaborrak gure bizien arrasto bihurtu dira. Langile bat hiltzen da beharrean. Astero.
2022ko otsaila. Zabor meta erraldoian aztarrika, bide-seinale modura erabiliko ditugun galdera ikurrak besterik ez ditugu topatu. Eta bizitzaren balizko zentzuaren gainetik, bizitza bera huts-hutsean maitatu behar dugula dioen intuizioa.
Oharra
Lan hau urriaren 28tik 30era ere antzeztuko da.
Urriaren 28an, ostirala, Irati (Paul Urkijo Alijo, 2022) filmak inauguratuko du Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 33. Astea, Antzoki Zaharrean. Bertan, Abyzou (Oliver Park, 2022) filmak itxiko du urriaren 4an.
Bi data horien artean urteko fantasiazko zinemaren pelikularik onenen hautaketa bat proiektatuko da: film luzeak eta laburrak, baita generoaren klasikoetako batzuk ere. Bestetik, hainbat jarduera egingo dira Asteko programazioaren osagarri gisa.
Aurten 32 film luze, 30 labur eta telesail bateko 3 atal proiektatuko dira guztira.
Informazio gehiago: Euskadiko eta Espainiako zinemaren presentzia nabarmena Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 33. Astean (albistea).
Welcome to Occult Woods (2022). Japonia. 123 min
Zuzendaritza: Koji Shiraishi. Ekoizpena: Wowow, Kadokawa, Hikari TV. Gidoia: Koji Shiraishi. Argazkia: Koji Shiraishi. Muntaketa: Koji Shiraishi. Aktoreak: Mayu Hotta, Hiroki Iijima, Mikako Kakei, Shohei Uno, Koji Shiraishi, Miyu Sasaki, Hideo Nakano, Nobue Iketani.Hona hemen Koji Shiraishiren azken aurreko barrabaskeria, Brian De Palma eta Kiarostami, Carpenter eta Gakuryu Ishiiren (Japoniako Ziberpunkaren Jaun Handia) mireslearena, 2016ko aukerako egun batean Sadako vs. Kayako filmatzera ausartu zenarena. Orain, bere maisulan (bakar) baten pisuak estututako zinema zuzendari baten istorio sinestezin baina batere tristea ez den bat kontatzen du, inguruko freak guztiek beneratua, zeinek ideiak ematen dizkioten bigarren atal baterako. Nolatan berak, bere laguntzaileak, boluntario armatu batek, erdi jainko ilehori eta erretzaile batek, burua moztuko dioten neska batek, eta beste norbaitek, nolatan amaituko duten hutsik dagoen eraikin batean, non sekta bat dagoen Indar Kosmiko Handiaren abenduaren zain… horrek ez du esplikazio posiblerik. Baina, zergatik eduki beharko luke?
+
Sadako DX (2022). Japonia. 100 min
Zuzendaritza: Hisashi Kimura. Ekoizpena: Daiji Horiuchi, Etsuji Ogawa, Junji Igarashi, Keisuke Inoue, Nozomu Tanoguchi. Gidoia: Yuya Takahashi. Argazkia: Takahito Kasai. Musika: Koji Endo. Muntaketa: Takashi Tominaga. Aktoreak / Intérpretes / Cast: Fuka Koshiba, Kazuma Kawamura (The Rampage), Mario Kuroba, Yuki Yagi, Hiroyuki Watanabe, Naomi Nishida, Hiroyuki Ikeuchi.Bizitza amaierarik gabeko basamortu bat izango litzateke, baldin eta aldiro Sadako agertuko ez balitzaigu, onriyo edo mendekuaren espiritu hori, 90eko urteetan bere madarikazioa VHS bideo batetik barreiatzen zuena. Hortaz, Ataru: The First Love & the Last Kill (2013) filmaren zuzendariak bat-batean Sadako DX proposatzen digunean eta gidoian “bat-bateko heriotzak entzuten ditugunean. Birus berri bat. Madarikazio bat. Suizidioak herrialde osoan zehar”, hotzikara suspergarri batek zeharkatzen digu bizkarrezurra. Eta dena okertzen badugu, gainerakoa hobetu egiten da, oraingoan ez zarelako hilko ikusi eta 7 egunera, baizik eta… 24 ordura! Interesgarria. Eta, zuzenean, ameslari batek adimen zientifikoa duen neska bati egin beharko dio aurre. Ez du mamuetan sinesten. Jakin gabe aita zenduaren aldarearen aurrean, ahizpa txikia VHSa ikusten ari dela.
Azken partida (2022). Espainia. Igor Salutregi. 9 min
Ekhi, 10 urteko haur bat, futbolean jolastera aterako da lagunekin, egunero bezala. Ez da ohiko egun bat, ordea. Haur misteriotsu baten presentziak bide ezezagun batetik eramango du Ekhi, bere bizitza betirako aldatuz.
+
Irati (2022). Espainia-Frantzia. 114 min.
Zuzendaritza: Paul Urkijo Alijo. Ekoizpena: Iñaki Burutxaga, Joanjo Landa, Paul Urkijo Alijo / Irati Zinema AIE (Bainet, Ikusgarri Films, Kilima Media), La Fidèle Production. Gidoia: Paul Urkijo Alijo. Argazkia: Gorka Gómez Andreu. Musika: Aránzazu Calleja, Maite Arroitajauregi. Muntaketa: Elena Ruiz. Aktoreak: Eneko Sagardoy, Edurne Azkarate, Itziar Ituño, Iñigo Aranbarri, Elena Uriz, Kepa Errasti, Ramón Agirre, Nagore Aranburu, Iñaki Beraetxe, Josu Eguskiza.Telurikoa. Iluna. Primitiboa. Paleolitikoa, Primigenoa. Funtsezkoa. Historikoa. Fantastikoa. Mitologikoa. Paul Urkijok bere bigarren film luze honetan egin nahi zuena deskribatzeko erabili dituen hitzak dira; Juan Luis Landa eta Jon Muñoz Otaeguiren El ciclo de Irati komikiaren moldaketa, Glénatek argitaratua. Soinu-bandan (Maite Arroitajauregi eta Aránzazu Callejarena, norenak bestela?). VII. mendeko instrumentuak entzuten dira (sakabutxea, serpentoia...). Pantailan, odol-itunak, jainko paganoak, jainko berriak, neska boskimanoak, gerlari ia arturikoak. Pantaila horretatik, kobazuloak eta basoak, Eneko Sagardoy, Edurne Azkarate… Errementari (2017) eta Chaikako (2012) Gorka Gómez Andreuk dena argitzen/iluntzen.
Ekhi, 10 urteko haur bat, futbolean jolastera aterako da lagunekin, egunero bezala. Ez da ohiko egun bat, ordea. Haur misteriotsu baten presentziak bide ezezagun batetik eramango du Ekhi, bere bizitza betirako aldatuz.
Erakusketa honetan, Arantza Sestayoren fantasia errealistako ilustrazioen unibertso bikaina bisitatuko dugu. Pintura prerrafaelistaren eta Art Nouveauren eraginak jaso dituen artista honen erakusketan zehar haurrentzako klasikoetan oinarritutako fantasiazko ilustrazioetatik –Edurnezuri edo Alizia bezalako pertsonaia ezagunekin– hasi eta A Song of Ice and Fire 2022ko egutegi ofizialerako ilustrazio zoragarrietaraino –Daenerys, Sansa edo Jon Snow pertsonaia karismadunekin– gozatu ahal izango dugu. Bidaian zehar bere unibertso gotikoa ere bisitatuko dugu, bere pertsonaia erromantiko, malenkoniatsu eta sentsualekin.
Arantza Sestayo Donostian jaio zen 1964an. Autodidakta, erretratuaren, zeramika-diseinuaren eta animazio-estudioetako fondoen ekoizpenaren bidetik hasi zuen garatzen bere ibilbide profesionala. Bere obraren erakusgarrietako batzuk hauek dira: Besos malditos, Vampiros edo Reinas de la ilustración española del siglo XXI (Norma Editorial), Rooie Oortjes Belgikan, LeewiART Txinan eta A Song of Ice and Fire (Harper Collins) 2022ko egutegia.
Hainbat sariren artean, Irudimenezko Errealismoan lehenengo saria eman zioten Seven Hearts obragatik, Art Renewal Center 2020an.
Astelehenetik ostiralera: 10:00-20:30. Larunbata, jaiegun eta urriaren 31n: 10:00- 14:00 / 16:30-20:00
Bizitza amaierarik gabeko basamortu bat izango litzateke, baldin eta aldiro Sadako agertuko ez balitzaigu, onriyo edo mendekuaren espiritu hori, 90eko urteetan bere madarikazioa VHS bideo batetik barreiatzen zuena. Hortaz, Ataru: The First Love & the Last Kill (2013) filmaren zuzendariak bat-batean Sadako DX proposatzen digunean eta gidoian “bat-bateko heriotzak entzuten ditugunean. Birus berri bat. Madarikazio bat. Suizidioak herrialde osoan zehar”, hotzikara suspergarri batek zeharkatzen digu bizkarrezurra. Eta dena okertzen badugu, gainerakoa hobetu egiten da, oraingoan ez zarelako hilko ikusi eta 7 egunera, baizik eta… 24 ordura! Interesgarria. Eta, zuzenean, ameslari batek adimen zientifikoa duen neska bati egin beharko dio aurre. Ez du mamuetan sinesten. Jakin gabe aita zenduaren aldarearen aurrean, ahizpa txikia VHSa ikusten ari dela.
Hona hemen Koji Shiraishiren azken aurreko barrabaskeria, Brian De Palma eta Kiarostami, Carpenter eta Gakuryu Ishiiren (Japoniako Ziberpunkaren Jaun Handia) mireslearena, 2016ko aukerako egun batean Sadako vs. Kayako filmatzera ausartu zenarena. Orain, bere maisulan (bakar) baten pisuak estututako zinema zuzendari baten istorio sinestezin baina batere tristea ez den bat kontatzen du, inguruko freak guztiek beneratua, zeinek ideiak ematen dizkioten bigarren atal baterako. Nolatan berak, bere laguntzaileak, boluntario armatu batek, erdi jainko ilehori eta erretzaile batek, burua moztuko dioten neska batek, eta beste norbaitek, nolatan amaituko duten hutsik dagoen eraikin batean, non sekta bat dagoen Indar Kosmiko Handiaren abenduaren zain… horrek ez du esplikazio posiblerik. Baina, zergatik eduki beharko luke?
Telurikoa. Iluna. Primitiboa. Paleolitikoa, Primigenoa. Funtsezkoa. Historikoa. Fantastikoa. Mitologikoa. Paul Urkijok bere bigarren film luze honetan egin nahi zuena deskribatzeko erabili dituen hitzak dira; Juan Luis Landa eta Jon Muñoz Otaeguiren El ciclo de Irati komikiaren moldaketa, Glénatek argitaratua. Soinu-bandan (Maite Arroitajauregi eta Aránzazu Callejarena, norenak bestela?). VII. mendeko instrumentuak entzuten dira (sakabutxea, serpentoia...). Pantailan, odol-itunak, jainko paganoak, jainko berriak, neska boskimanoak, gerlari ia arturikoak. Pantaila horretatik, kobazuloak eta basoak, Eneko Sagardoy, Edurne Azkarate… Errementari (2017) eta Chaikako (2012) Gorka Gómez Andreuk dena argitzen/iluntzen.
Álvaro Herranzek (Bartzelona, 1988) beti izan du mitoekiko eta kondairekiko erakarpen handia eta, zehazki, mitoetan agertzen diren kreaturekiko. Fuego Fatuo Art izenpean, urteak daramatza izaki horiek gorpuzten, Madrilgo bere estudio txikian artikulatutako eskultura eta panpina itxura emanda.
Bere eskulturen eta haien argazkien bidez, Álvarok dimentsio errealista eta sinesgarria ematen die bere izakiei, sense of wonder edo zentzu zoragarri bat aditzera emanda, zeinaren bidez ikusleak, une batez, errealitatearen eta fikzioaren arteko lerro mehea gaindi dezakeen, fantasia benetakoa dela sinetsi eta horretan jolasean aritzeko.
Fuego Fatuo: Ulertezinaren bestiarioa erakusketak eskultura eta argazki sorta bat aurkezten digu, hainbat lekutako mitologietakoak, euskal mendietatik hasi eta Japoniako itsasoetaraino.
Astelehenetik ostiralera: 17:00-20:00. Larunbata, jaiegun eta urriaren 31n: 11:00- 14:00 / 17:00-20:00
Heriotza, duina eta ilustratua erakusketarekin loturiko hitzaldia.
Zaborra metafora bat da batzuetan. Baina ze metafora da kiratsa darion hau?
2020ko otsaila: zabortegi baten kolapsoak bi langile desagerrarazi ditu azpian. Esan patua izan dela. Esan zoria izan dela. Edo haien senide ttipi eta apala, zorte txarra. Ardura eta erantzukizuna maskaratzeko mozorroak ere izan daitezke, ordea, hondamendiari jarritako hitzok. Batzuentzat ezbeharra dena, istripua da beste batzuentzat.
2020ko martxoa: covida heldu da. Osasun arazo batek bazterrean laga duen irrati-esataria, Zaldibarko zabortegiaren luiziari hitzak ematen saiatuko da. Egia, egitatea, kontakizuna... Baina nola adierazi samina mundua pandemia baten menpe izoztu denean?
Hitz hoberik topatu ezean “hondamendia” deitu diogun horrek ataka larrian jarri ditu guztiak, halako gertaera lazgarri baten ondotik deus okerragorik etor ezin daitekeen ustean.
Pantailek hartu dute hitzaren tokia eta zaborrak gure bizien arrasto bihurtu dira. Langile bat hiltzen da beharrean. Astero.
2022ko otsaila. Zabor meta erraldoian aztarrika, bide-seinale modura erabiliko ditugun galdera ikurrak besterik ez ditugu topatu. Eta bizitzaren balizko zentzuaren gainetik, bizitza bera huts-hutsean maitatu behar dugula dioen intuizioa.