Erakusketa honetan, Arantza Sestayoren fantasia errealistako ilustrazioen unibertso bikaina bisitatuko dugu. Pintura prerrafaelistaren eta Art Nouveauren eraginak jaso dituen artista honen erakusketan zehar haurrentzako klasikoetan oinarritutako fantasiazko ilustrazioetatik –Edurnezuri edo Alizia bezalako pertsonaia ezagunekin– hasi eta A Song of Ice and Fire 2022ko egutegi ofizialerako ilustrazio zoragarrietaraino –Daenerys, Sansa edo Jon Snow pertsonaia karismadunekin– gozatu ahal izango dugu. Bidaian zehar bere unibertso gotikoa ere bisitatuko dugu, bere pertsonaia erromantiko, malenkoniatsu eta sentsualekin.
Arantza Sestayo Donostian jaio zen 1964an. Autodidakta, erretratuaren, zeramika-diseinuaren eta animazio-estudioetako fondoen ekoizpenaren bidetik hasi zuen garatzen bere ibilbide profesionala. Bere obraren erakusgarrietako batzuk hauek dira: Besos malditos, Vampiros edo Reinas de la ilustración española del siglo XXI (Norma Editorial), Rooie Oortjes Belgikan, LeewiART Txinan eta A Song of Ice and Fire (Harper Collins) 2022ko egutegia.
Hainbat sariren artean, Irudimenezko Errealismoan lehenengo saria eman zioten Seven Hearts obragatik, Art Renewal Center 2020an.
Astelehenetik ostiralera: 10:00-20:30. Larunbata, jaiegun eta urriaren 31n: 10:00- 14:00 / 16:30-20:00
Ondarea loratuz, gozatu! Patrimonio sostenible leloarekin jardunaldi hauek ondarea zaintzera gonbidatzen ditu herritarrak, jasangarritasuna ardatz hartuta ondarea zabaldu eta partekatzera. Kultur ondareari buruzko sentsibilizazio-programa, Europako Kontseiluak sustatua. Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen du ekimena, lurraldeko kultur erakunde eta eragile bakoitzak proposatutako jarduera-programa bilduz eta zabalduz. Programa gainerako foru-aldundiekin koordinatzen da.
San Telmo Museoan honako jarduerak burutuko dira:
Sensibilizazio ekimen sorta bat izango da Zuloaga plazan erakusketa, tailerrak...
Azaroak 15, 19:00: Auzolandegiak: gazteak, ondarea eta jasangarritasuna. Agenda 2030 Gazte Plazan. Agenda 2030a munduan bizi dugun krisi egoerari aurre egiteko tresna da. Munduko 193 herrialdek onartutako 17 helburu eta 169 jomugaz osatutako Garapen Jasangarriko Helburuak lortzeko bidea erakusten digu. Besteak beste kultur eta natura ondarea babeste beharra aipatzen da. Agenda hori lortzeko, ezinbestekoa da gizarteko sektore eta talde guztien inplikazioa, gazteena bereziki.
55 urte baino gehiago badituzu, hona hemen proposamen bat: lagunekin paseatu gertuen duzun lurraldean, zure hirian eta bere inguruan. Batzuetan plan onena alboan duzu. Anima zaitez!
Pello Lizarralde euskal literaturako ahots narratibo berezkoenetakoa da. Salmenta masiborik ez duen idazle izanagatik, aspalditik du irakurle-multzo fidela. 1984ean argitaratu zuen estreinako nobela, E pericoloso sporgersi. Zuri beltzean eta 2020n bere azkenekoa, Argiantza, Euskadi Saria eskuratu zuena. Berriki, Sastraka (Erein, 2022) artefaktu literariorako narrazioak idatzi ditu.
Solasaldi honetan Lizarralderen ibilbideaz arituko da autorea Beñat Sarasola idazlearekin. Lizarralderen literatur ideiak eta idazmoldea ezagutzeko aukera ezin hobea.