Erakusketa honetan, Arantza Sestayoren fantasia errealistako ilustrazioen unibertso bikaina bisitatuko dugu. Pintura prerrafaelistaren eta Art Nouveauren eraginak jaso dituen artista honen erakusketan zehar haurrentzako klasikoetan oinarritutako fantasiazko ilustrazioetatik –Edurnezuri edo Alizia bezalako pertsonaia ezagunekin– hasi eta A Song of Ice and Fire 2022ko egutegi ofizialerako ilustrazio zoragarrietaraino –Daenerys, Sansa edo Jon Snow pertsonaia karismadunekin– gozatu ahal izango dugu. Bidaian zehar bere unibertso gotikoa ere bisitatuko dugu, bere pertsonaia erromantiko, malenkoniatsu eta sentsualekin.
Arantza Sestayo Donostian jaio zen 1964an. Autodidakta, erretratuaren, zeramika-diseinuaren eta animazio-estudioetako fondoen ekoizpenaren bidetik hasi zuen garatzen bere ibilbide profesionala. Bere obraren erakusgarrietako batzuk hauek dira: Besos malditos, Vampiros edo Reinas de la ilustración española del siglo XXI (Norma Editorial), Rooie Oortjes Belgikan, LeewiART Txinan eta A Song of Ice and Fire (Harper Collins) 2022ko egutegia.
Hainbat sariren artean, Irudimenezko Errealismoan lehenengo saria eman zioten Seven Hearts obragatik, Art Renewal Center 2020an.
Astelehenetik ostiralera: 10:00-20:30. Larunbata, jaiegun eta urriaren 31n: 10:00- 14:00 / 16:30-20:00
Ion Martinez Esnaola (Donostia,1980) Txiki ezizenez ezagunagoa, 2002tik gelditu gabe dabil euskarazko umorezko bakarrizketak eginez Euskal Herriko hainbat txokotan. Aurten eginkizun honetan 20 urte bete dituela ospatzen ari da.
Oholtza ugari eta berezi zapaldu ditu bere ibilbidean zehar: baserrietako ikuiluak, txosnetako paleak, Kursaalean 600 lagunen aurrean... irratiak eta telebistak ahaztu gabe.
Bakarrizketa ikuskizun ugari sortu ditu. Azkena, 40 urte ta aldapan behera, 2019ko otsailean aurkeztu zuen Donostiako Poltsiko jaialdian. Jada 100 emanalditik gora egin ditu Euskal Herrian zehar bakarrizketa honekin.
Jon Arretxek (Basauri, 1963) idatzitako Toure detektibearen liburuen saga zortzi nobelek osatzen dute: 19kamera, 612 euro, Sombras de la nada, Estolda jokoak, Sator larrua, Ez esan ezer, Desfida zaitez eta Dortokaren begirada. Arretxek ezin hobeto kontatzen du gure gizarteko sektore baztertuenen egoera. Gordintasun eta dramatismo handiko egoerak umorez eta baikortasunez samurtzen ditu. Espainiako ekoiztetxe batek eleberri horiek egokitzearen aldeko apustua egin du, eta espero da laster telebistan ikusteko aukera izatea, David Pérez Sañudok eta Carlos Vilak (A Coruña, 1977) garatutako telesail batean. Azken honek Jon Arretxerekin batera hitz egingo du saio honetan.
Elkarrizketatzailea: Uxue Razquin
Azaroak 16 asteazkena
Azaroak 23 asteazkena
Azaroak 30 asteazkena
Abenduak 2 ostirala
Egun osoan zehar karpa Boulevardean. Izena emateko eta txapa jasotzeko aukera egongo da!
-Goizean mintzodromoak: 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan.
-18:00. Musika eskolaren eskutik, musika eta dantza emanaldi herrikoia.
-19:00. Ekitaldia.
-19:30. Txapa janztea eta jarraian MUGAN taldearen kontzertu laburra.