2007an Elkano Browning Cream-ek izen bereko diskoa kaleratu zuenetik, taldearen ibilbideak ezaugarri hauxe izan du: musikari buruzko ikuspegi ertz askotarikoa; eta horrela ateratzen dira ñabarduretan aberats diren diskoak, melodia landuekin eta osagai erritmiko ahaltsuarekin. Mikel Azpiroz pianista eta organista donostiarrak koordinatuta, taldea osatzen dute Franck Mantegari bateria-jotzaile paristarrak eta Bartzelonan bizi den Dave Wilkinson gitarrista britaniarrak. Aldi berean, nork bere kolaborazioak egiten ditu beste musikari batzuekin, horien artean Alpha Blondi, Saint Germain, Brian Jackson edo Jabier Muguruza. Bagaje horri taldearen nazioarteko izaera gehituta, emaitza da nortasuna daukan jazza, eklektikoa eta exotikoa.
Hartu Frankenstein liburua. Atera erraiak. Nahasi esperimentu zientifikoekin, Despentesen pentsamenduarekin, lurpeko gorpuekin eta bihotz usteldu gabeekin. Gehitu etika eta astindu feminismoarekin. Jantzi Pettiren musikarekin. Entzun Ana Galarragaren eta bien ahots eta gorputzetatik.
Gabonak Zuretzat kartelen erakusketa.
Usandizaga ikastetxeko diseinu ikasleen lanak.
Intxaurrondo K.E.
Hiru hilabetero, irudigile baten lana eskaintzen du Ilustratzailearen Txokoak. Oraingoan Iban Illarramendiren txanda da.
Zarauzko ilustratzaile eta diseinatzaile grafiko honen sorkuntza-unibertsoa naturako, itsasoko eta euskal sustraiekin lotutako elementuek osatzen dute.
Hitzaldia
Itziar Alkorta, Zuzenbide Zibileko irakaslea, UPV/EHU, Jakiundeko kidea.
Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua)