Famileintzako arte lantegia (+5)
Erakusketek txikiak eta helduak praktika artistikoetara hurbildu eta elkarrekin gozatzeko guneak ahalbidetzen dituzte.
Vive le cinéma! erakusketan lau zinemagilek (Dea Kulumbegashvili, Jeremiah Lemohang Mosese, Isaki Lacuesta eta Jia Zhang-ek) zinema aretoetarako filmak egiteko praktika erabili dute erakusketa-areto honetarako instalazio zinematografikoak sortzeko.
Erakusketa oinarritzat hartuta, tailer honetan argiaz, soinuaz eta erakusketa hauek ikusteko, entzuteko eta esperimentatzeko moduez arituko gara, denon artean egingo ditugun ariketa ezberdinen bitartez.
Datak:
Uztailak 16
Abuztuak 27
Irailak 24
Urriak 22
Abenduak 17
Irakurketa sustatzeko kluba. 6-8 urteko haurrentzat, gurasoekin nahi ezkero.
Saio hauetan, Mari Garciaren eskutik, ekimen batzuk elkarrekin burutuko dituzte; hala nola irakurketa ozenak, liburuen aurkezpenak, irakurritako liburuei buruzko komentario eta gomendioak, eta liburuez gozatzeko hainbat ekimen lasaiak.
Larunbatetan, data hauetan:
2023an: urtarrilak 28, otsailak 18, martxoak 18 eta apirilak 29.
Bor-bor batean dago Hezegunea. Udaberriko migrazioa hemen da! Iparrerantz doazen lehenengo bidaiariak heltzen hasi dira indarberritzeko premiaz. Prismatikoetatik adi-adi begiratzen baduzue, laster bereizi ahalko dituzue horietako hainbat. Gehienek alabeharrez ekin diote bidaiari bueltatzeko aukerarik izango duten ere jakin gabe. Zer oztopo aurkituko dituzte bidean? Zer helduleku… Xo, xo, xo… Begira, begira, begira!!
Juliana eta Mantxo, “Zure saltsan” izeneko telebistako lehiaketara aurkeztu dira, hau irabazi eta beren ametsak egia bihurtzeko itxaropenarekin. Horretarako beren errezetarik onena aukeratu dute “Baserriko porrusalda”. Lehiaketa aitzakia, herriko plaza sukalde bihurtu eta sukalde berezi honen intimitate faltsuan bienak diren sekretu eta beldurrak aireratuko dituzte.
Informazioa gehiago: Bapatean Zirko.
Nuevo Catecismo Católico donostiako Intxaurrondo kultur etxean arituko da abenduaren 17an egingo den Intxaurrock jaialdian. Kontzertu horrek 30 urtetik gorako ibilbide errepikaezina borobilduko du eta ospatzeko, lagunez inguratzea erabaki dute. Surfin Kaos, Flash eta Stupid Fuckin People taldeak ere arituko dira DKluba zirkuituko jaialdi honetan. Sarrerak azaroaren 19tik aurrera salgai Donostia Kulturako webgunean eta baita ere Victoria Eugeniako Antzokiko eta Antzoki Zaharreko lehiatiletan.
2002ko urtarrilean sortu zen Surfin Kaos taldea Intxaurrondoko gaztetxean rock-a, punk-a eta R'n'R-a jorratzeko asmoz. Koldo Soret (gitarra eta ahotsa), Ibon Etxebeste (bateria) eta Dabid Gil-ek (baxua) osatzen dute hirukotea. Lehen maketa 2003an grabatu zuten eta hurrengo urteetan zehar 3 diska gehiago kaleratu zituzten. Nahiz eta azken urteetan zuzeneko oso gutxi eskeini, taldea ez da inoiz desagertu eta orain 20. urteurrena ospatzeko kontzertu gutxi batzuk eskeino dituzte Euskal Herrian zehar.
Flash taldea 2020an sortu zen Brigada Criminal, Arrotzak, Oki Moki, Hell Division eta Dictadura-ko partaideekin. Punk rock, hardcore eta powerpop-ean mugitzen dira. Eta 2022an kaleratzen dute beraien lehen diskoa Londresen ezarritako La Vida Es Un Mus disketxearekin.
Punk rock eta rock and roll-a egiten du Stupid Fuckin Peoplek. Las Furias, Señor No, La Perrera, La Banda Trapera del Rio taldeetako partaideez osatua, lehen diskoa Family Spree zigilupean kaleratu dute The Idiots Have The Power (2021) izenburuarekin.
Adina: +4 urte
Kondairek on egiten digutelako deitu diote ON DAIRAK saio honi. Kondairak dituzte ahoan eta arkatzaren muturrean. Ixabelek mar-mar kontatu eta Mattinek bizi-bizi marraztu egiten du.
Lander Rezolak (Itsasondo,1976) Emak bakia, bere lehen argazki-liburua, aurkeztuko du. 2022an argitaratuta, PhotoEspañako argazki-libururik onenen artean aukeratua izan da.
Gabriela Cendoya Bergareche Collection argazki-liburuen programazioaren baitan antolatutako jarduera.
Muxi eta Tomax liburutegira joan dira. Han bi ipuin aukeratuko dituzte: "Ahatetxo itsusia" eta "Txanogorritxo". Bi ipuin horiek bere erara antzezten saiatuko dira. Gure lan guztietan bezala, umorea, majia, kontak eta dantzak.
Adina: +4
Oharra: Gonbidapenak 5 egun lehenagotik Kultur Etxean banatuko dira (gehienez 4 gonbidapen).
Gabonak Zuretzat kartelen erakusketa.
Usandizaga ikastetxeko diseinu ikasleen lanak.
Intxaurrondo K.E.
Hiru hilabetero, irudigile baten lana eskaintzen du Ilustratzailearen Txokoak. Oraingoan Iban Illarramendiren txanda da.
Zarauzko ilustratzaile eta diseinatzaile grafiko honen sorkuntza-unibertsoa naturako, itsasoko eta euskal sustraiekin lotutako elementuek osatzen dute.