Neguko solstizioa eta Gabonak opatzeko intentzioarekin, Olentzero eta Mari Domingi Altzara etorriko dira.
Kalejiran iritsiko dira Casares K.E.ra 17:30ean gutxi gorabehera. Bertan, ume bakoitzak bere gutuna emateko eta Olentzero eta Mari Domingirekin hitz egiteko aukera izango du.
Gabonak Zuretzat kartelen erakusketa.
Usandizaga ikastetxeko diseinu ikasleen lanak.
Intxaurrondo K.E.
Hiru hilabetero, irudigile baten lana eskaintzen du Ilustratzailearen Txokoak. Oraingoan Iban Illarramendiren txanda da.
Zarauzko ilustratzaile eta diseinatzaile grafiko honen sorkuntza-unibertsoa naturako, itsasoko eta euskal sustraiekin lotutako elementuek osatzen dute.
Larunbata goizean, Tomax eta Muxi ikasgelan geratu dira. Bertan oso gauza arraroak gertatzen ari direlako. Armairuak bakarrik mugitzen dira, armiarma erraldoiak agertzen, telefono dei harrigarriak. Dena da misterioa.
Gure lan guztietan bezala, umorea, magia, kantak eta dantzak.
Lamiak taldearen urte amaierako kontzertua, gonbidatu bereziekin. Itzalak Argiak lana argitaratu ostean bira amaitzeko ekitaldia.
Kutxa Kultur Kluba
3/5 €
13 urtetik beherako haurrei zuzendutako Dbus eta Gabonak haurrentzako marrazkien XVI. lehiaketan aurkeztutako marrazkien erakusketa.
Urteroko lehiaketa honen bitartez, 2022an lehiaketaren 16. edizioa izango baita, neska-mutilen sormena sustatu nahi da eta Donostian garraio publikoa erabiltzeak duen garrantzia helarazi nahi zaie, Donostiako hiri guneen eta donostiarren bizi kalitatearen iraunkortasuna bermatzeko balio baitu. Gabonetan, zehazki, garraio publikoaren erabilera funtsezkoa da mugikortasuna efizientea izatea bermatzeko.