AEB - Erresuma Batua.
Zuzendariak: Tim Hill, Steven Rimdzius.
Informazio gehiago Imdb webgunean: Garfield 2.
Den-denak gezurtiak gara baina Txoborrok gezurrak ogibide bihurtu ditu. Iruzurrak medio, bere ikuskizunak komedia eta magia lantzen ditu. Poligrafo bati esker, gure barnean dugun gezurti ezkutua argitara emango du.
Ikuskizunean zehar, ikuslego osoa hipnotizatuko du, ikusle batek bere dirua galduko du eta munduko piztiarik arriskutsuenen itzalak agertuko dira. Ala ez. Baliteke hipnosia iruzur erraldoi bat izatea, inork ere dirurik ez galtzea eta itzalak eskuen koordinazio zehatza besterik ez izatea. Baliteke dena gezurrak izatea. Gezur gehiegi.
Oharra
Gonbidapenak abenduaren 22-27 bitartean kultur etxean banatuko dira (gehienez 4 gonbidapen pertsona bakoitzeko).
Super8 lantegi honetan, irudi mugikorrarekin esperimentatuko dugu zeluloidearen gakoak azalduz. Honela kolorezko pelikularen filmazioa, errebelatzea eta ekoizpen prozesuak modu autonomoan garatzeko. Helburua formatu analogiko honetako gailu desberdinak menperatzea da, artisau lan moduan film kolektiboa osatuz.
Datak: Lantegia hiru saiotan garatuko da
Abenduak 27, 10:00-14:00
Abenduak 28, 10:00-14:00
Abenduak 29, 10:00-14:00
Gonbidatuak: Zine-lab, Maite Alonso y Unai Ruiz
Informazio gehiagorako: hezkuntza@tabakalera.eus
Izen ematea: https://sarrerak.tabakalera.eus/gazteentzat-lantegia-super8-filmatu
DOAN da
Matrikulazioa: abenduak 13 | 10:00
Adina: 5-8 urte
Irudimena eta sormena lantzeko dinamika eta tailer plastiko ezberdinak egingo dira.
Gabonak Zuretzat kartelen erakusketa.
Usandizaga ikastetxeko diseinu ikasleen lanak.
Intxaurrondo K.E.
Hiru hilabetero, irudigile baten lana eskaintzen du Ilustratzailearen Txokoak. Oraingoan Iban Illarramendiren txanda da.
Zarauzko ilustratzaile eta diseinatzaile grafiko honen sorkuntza-unibertsoa naturako, itsasoko eta euskal sustraiekin lotutako elementuek osatzen dute.
13 urtetik beherako haurrei zuzendutako Dbus eta Gabonak haurrentzako marrazkien XVI. lehiaketan aurkeztutako marrazkien erakusketa.
Urteroko lehiaketa honen bitartez, 2022an lehiaketaren 16. edizioa izango baita, neska-mutilen sormena sustatu nahi da eta Donostian garraio publikoa erabiltzeak duen garrantzia helarazi nahi zaie, Donostiako hiri guneen eta donostiarren bizi kalitatearen iraunkortasuna bermatzeko balio baitu. Gabonetan, zehazki, garraio publikoaren erabilera funtsezkoa da mugikortasuna efizientea izatea bermatzeko.
Martutene Apain proiektuaren barruan auzoan margotutako muralak ezagutzeko ibilaldi gidatua.
Artistak: Lidia Cao, Maialen Arozena, Marina Capdevila, Pablo Astrain, Sortwo, Stephen Webb.
Izen-ematea beharrezkoa da: Loiola Kultur Etxea (943 454605).
Neguko tailerrak sormena hainbat material eta diziplinatatik esploratzeko: pintura, birziklatzea, barruko lorategia, arkitektura, zementu, sukaldaritza miniaturan...
Museum Cemento Rezola (Añorga)