Super8 lantegi honetan, irudi mugikorrarekin esperimentatuko dugu zeluloidearen gakoak azalduz. Honela kolorezko pelikularen filmazioa, errebelatzea eta ekoizpen prozesuak modu autonomoan garatzeko. Helburua formatu analogiko honetako gailu desberdinak menperatzea da, artisau lan moduan film kolektiboa osatuz.
Datak: Lantegia hiru saiotan garatuko da
Abenduak 27, 10:00-14:00
Abenduak 28, 10:00-14:00
Abenduak 29, 10:00-14:00
Gonbidatuak: Zine-lab, Maite Alonso y Unai Ruiz
Informazio gehiagorako: hezkuntza@tabakalera.eus
Izen ematea: https://sarrerak.tabakalera.eus/gazteentzat-lantegia-super8-filmatu
DOAN da
Matrikulazioa: abenduak 13 | 10:00
Adina: 5-8 urte
Irudimena eta sormena lantzeko dinamika eta tailer plastiko ezberdinak egingo dira.
Gabonak Zuretzat kartelen erakusketa.
Usandizaga ikastetxeko diseinu ikasleen lanak.
Intxaurrondo K.E.
Hiru hilabetero, irudigile baten lana eskaintzen du Ilustratzailearen Txokoak. Oraingoan Iban Illarramendiren txanda da.
Zarauzko ilustratzaile eta diseinatzaile grafiko honen sorkuntza-unibertsoa naturako, itsasoko eta euskal sustraiekin lotutako elementuek osatzen dute.
13 urtetik beherako haurrei zuzendutako Dbus eta Gabonak haurrentzako marrazkien XVI. lehiaketan aurkeztutako marrazkien erakusketa.
Urteroko lehiaketa honen bitartez, 2022an lehiaketaren 16. edizioa izango baita, neska-mutilen sormena sustatu nahi da eta Donostian garraio publikoa erabiltzeak duen garrantzia helarazi nahi zaie, Donostiako hiri guneen eta donostiarren bizi kalitatearen iraunkortasuna bermatzeko balio baitu. Gabonetan, zehazki, garraio publikoaren erabilera funtsezkoa da mugikortasuna efizientea izatea bermatzeko.
Loiola Apain proiektuaren barruan auzoan margotutako muralak ezagutzeko ibilaldi gidatua.
Artistak: Aitziber Alonso, Allan Daastrup, Eva Mena, Gora (Iciar Nieto, Miguel Atucha), Iker G. Barrenetxea, Kol3ejo, Ione Larrañaga, Marcos Navarro, NKDM, Reskate (Javier de Riba, María López), Stephen Webb, Udane Juaristi.
Izen-ematea beharrezkoa da: Loiola Kultur Etxea (943 454605).
Neguko tailerrak sormena hainbat material eta diziplinatatik esploratzeko: pintura, birziklatzea, barruko lorategia, arkitektura, zementu, sukaldaritza miniaturan...
Museum Cemento Rezola (Añorga)