Matrikulazioa: abenduak 13 | 10:00
Adina: 5-8 urte
Irudimena eta sormena lantzeko dinamika eta tailer plastiko ezberdinak egingo dira.
Oharra
Gonbidapenak emanaldiaren egunean bertan banatuko dira leihatilan arratsaldeko 5etatik aurrera. Gonbidapen bat pertsona bakoitzeko.
Pandemia garaiko isolamenduan bizitako bakardadeak, isiltasunak eta denboraren aldaketaren garaiean Ainhoak Iñakiri mezu bat idatziko dio. Hortik erantzun bat etorriko da, eta hari horretatik jarraituz bizitzan zehar, jolas bat bezala, elkarri bidali dizkioten gutunak bueltan bidaliko dizkiote, euren bizitzako hainbat momentuen errepasoa eginez eta elkarrekin pasatako une haiek ere bizituz. Euren bizitzaren musika partekatuz, euren filmen kontakizunak trukatuz, eta bien arteko irudiak berreskuratuz. Bizitzaren albumari errepasoa emango diote.
Interpreteak: Isidoro Fernández, Aizpea Goenaga. Musika: Iñaki Salvador. Dekoratua: Josune Lasa. Antolatzailea: SGAE Fundazioa. Laguntzailea: Donostia Kultura
Gabonak Zuretzat kartelen erakusketa.
Usandizaga ikastetxeko diseinu ikasleen lanak.
Intxaurrondo K.E.
Hiru hilabetero, irudigile baten lana eskaintzen du Ilustratzailearen Txokoak. Oraingoan Iban Illarramendiren txanda da.
Zarauzko ilustratzaile eta diseinatzaile grafiko honen sorkuntza-unibertsoa naturako, itsasoko eta euskal sustraiekin lotutako elementuek osatzen dute.
13 urtetik beherako haurrei zuzendutako Dbus eta Gabonak haurrentzako marrazkien XVI. lehiaketan aurkeztutako marrazkien erakusketa.
Urteroko lehiaketa honen bitartez, 2022an lehiaketaren 16. edizioa izango baita, neska-mutilen sormena sustatu nahi da eta Donostian garraio publikoa erabiltzeak duen garrantzia helarazi nahi zaie, Donostiako hiri guneen eta donostiarren bizi kalitatearen iraunkortasuna bermatzeko balio baitu. Gabonetan, zehazki, garraio publikoaren erabilera funtsezkoa da mugikortasuna efizientea izatea bermatzeko.
Neguko tailerrak sormena hainbat material eta diziplinatatik esploratzeko: pintura, birziklatzea, barruko lorategia, arkitektura, zementu, sukaldaritza miniaturan...
Museum Cemento Rezola (Añorga)