Glu Gluk familia osoarentzako antzezlan berri bat aurkezten du, elkarbizitzaren alde egiten duen abenturazko istorio bat. Abiapuntua Munduari itzulia 80 egunetan liburu ospetsua izango da, Julio Verneren eleberrian oinarritutako bertsio librea. Glu Gluren lanetan ohikoa den bezala, antzezlanaren tonu nagusia komikoa eta musikala izango da.
Liburu ospetsuak Phileas Fogg eta Passepartouten gorabeherak kontatzen ditu, munduari bira laurogei egunetan ematea lortzea dute helburu. Proposatutako egokitzapen honetan, gure herritik irten gabe mundu osoko pertsonekin bizi garela erakutsi nahi dugu, bai eskolan, bai gure kale, auzo eta parkeetan ere.
Adina: +3 urte
Haurrei zuzenduriko animaziozko laburmetrai sorta.
Gabonak San Telmon programaren barne.
Gabonak Zuretzat kartelen erakusketa.
Usandizaga ikastetxeko diseinu ikasleen lanak.
Intxaurrondo K.E.
Hiru hilabetero, irudigile baten lana eskaintzen du Ilustratzailearen Txokoak. Oraingoan Iban Illarramendiren txanda da.
Zarauzko ilustratzaile eta diseinatzaile grafiko honen sorkuntza-unibertsoa naturako, itsasoko eta euskal sustraiekin lotutako elementuek osatzen dute.
Ikuskizun honetan haurrak magoarekin identifikatzen dira, azterketa gainditzeko hainbat proba burutu behar dituztelako.
Zaila ote da azterketa egitea? Publikoak laguntza emango al dio magoari?
13 urtetik beherako haurrei zuzendutako Dbus eta Gabonak haurrentzako marrazkien XVI. lehiaketan aurkeztutako marrazkien erakusketa.
Urteroko lehiaketa honen bitartez, 2022an lehiaketaren 16. edizioa izango baita, neska-mutilen sormena sustatu nahi da eta Donostian garraio publikoa erabiltzeak duen garrantzia helarazi nahi zaie, Donostiako hiri guneen eta donostiarren bizi kalitatearen iraunkortasuna bermatzeko balio baitu. Gabonetan, zehazki, garraio publikoaren erabilera funtsezkoa da mugikortasuna efizientea izatea bermatzeko.
Neguko tailerrak sormena hainbat material eta diziplinatatik esploratzeko: pintura, birziklatzea, barruko lorategia, arkitektura, zementu, sukaldaritza miniaturan...
Museum Cemento Rezola (Añorga)