Glu Gluk familia osoarentzako antzezlan berri bat aurkezten du, elkarbizitzaren alde egiten duen abenturazko istorio bat. Abiapuntua Munduari itzulia 80 egunetan liburu ospetsua izango da, Julio Verneren eleberrian oinarritutako bertsio librea. Glu Gluren lanetan ohikoa den bezala, antzezlanaren tonu nagusia komikoa eta musikala izango da.
Liburu ospetsuak Phileas Fogg eta Passepartouten gorabeherak kontatzen ditu, munduari bira laurogei egunetan ematea lortzea dute helburu. Proposatutako egokitzapen honetan, gure herritik irten gabe mundu osoko pertsonekin bizi garela erakutsi nahi dugu, bai eskolan, bai gure kale, auzo eta parkeetan ere.
Umorea eta zentzugabekeria dira ikuskizun dibertigarri honen haria.
Lutximeneta frontoia
Edukiera bete arte
Gabonak Zuretzat kartelen erakusketa.
Usandizaga ikastetxeko diseinu ikasleen lanak.
Intxaurrondo K.E.
Hiru hilabetero, irudigile baten lana eskaintzen du Ilustratzailearen Txokoak. Oraingoan Iban Illarramendiren txanda da.
Zarauzko ilustratzaile eta diseinatzaile grafiko honen sorkuntza-unibertsoa naturako, itsasoko eta euskal sustraiekin lotutako elementuek osatzen dute.
Umorea eta absurdoa dira ikuskizun honen haria. Bi atleta, elkarrekin bat egiten duten bi lagun, ezinezkoak diruditen truko ikusgarriak aurkeztera etorriak!
Barre, emozio eta arriskuz jositako ikuskizuna, non bikoteko akrobazia, sua eta slapstick-a era zentzuganean azaltzen diren. Publiko guztientzako ikuskizun dibertigarri hau, zirku eta umore "koktel" bat da!
13 urtetik beherako haurrei zuzendutako Dbus eta Gabonak haurrentzako marrazkien XVI. lehiaketan aurkeztutako marrazkien erakusketa.
Urteroko lehiaketa honen bitartez, 2022an lehiaketaren 16. edizioa izango baita, neska-mutilen sormena sustatu nahi da eta Donostian garraio publikoa erabiltzeak duen garrantzia helarazi nahi zaie, Donostiako hiri guneen eta donostiarren bizi kalitatearen iraunkortasuna bermatzeko balio baitu. Gabonetan, zehazki, garraio publikoaren erabilera funtsezkoa da mugikortasuna efizientea izatea bermatzeko.
Nota
5-11 urte bitarteko haurrak. 5 urtekoak heldu batekin. Gonbidapenen banaketa egunean bertan 16:30etatik.
Tor magoaren ikuskizuna, parte hartzailea eta umoretsua.
+5 urte.
Neguko tailerrak sormena hainbat material eta diziplinatatik esploratzeko: pintura, birziklatzea, barruko lorategia, arkitektura, zementu, sukaldaritza miniaturan...
Museum Cemento Rezola (Añorga)