Gabonak Zuretzat kartelen erakusketa.
Usandizaga ikastetxeko diseinu ikasleen lanak.
Intxaurrondo K.E.
Hiru hilabetero, irudigile baten lana eskaintzen du Ilustratzailearen Txokoak. Oraingoan Iban Illarramendiren txanda da.
Zarauzko ilustratzaile eta diseinatzaile grafiko honen sorkuntza-unibertsoa naturako, itsasoko eta euskal sustraiekin lotutako elementuek osatzen dute.
13 urtetik beherako haurrei zuzendutako Dbus eta Gabonak haurrentzako marrazkien XVI. lehiaketan aurkeztutako marrazkien erakusketa.
Urteroko lehiaketa honen bitartez, 2022an lehiaketaren 16. edizioa izango baita, neska-mutilen sormena sustatu nahi da eta Donostian garraio publikoa erabiltzeak duen garrantzia helarazi nahi zaie, Donostiako hiri guneen eta donostiarren bizi kalitatearen iraunkortasuna bermatzeko balio baitu. Gabonetan, zehazki, garraio publikoaren erabilera funtsezkoa da mugikortasuna efizientea izatea bermatzeko.
Neguko tailerrak sormena hainbat material eta diziplinatatik esploratzeko: pintura, birziklatzea, barruko lorategia, arkitektura, zementu, sukaldaritza miniaturan...
Museum Cemento Rezola (Añorga)
Mikel Makala (baxua) eta Lidia Insaustik (ahotsa) sortutako soul musika proiektu berria dugu Arima Soul. Geroago batu ziren taldera Paul San Martin (teklatuak) eta Gorka Gaztanbide (bateria).
1960 eta 1970eko hamarkadetako rhythm & blues, soul, funk, groove eta jazz taldeen eragin argiarekin, baina baita estilo horietako korronte garaikideenari begira, hau da neo-soula.
Lekua: Altxerri Jazz&Bar
12 / 15 €