Anaren bihotza logela huts bat omen da. Nicok berea tatuatu egin nahi du. Igogailu batean
daude harrapatuta eta ezezagun izatetik lagun izatera pasako dira. Beno, duela hiru urte
gertatu zen hau, baina iraganera bidaiatuz, orainaldian biziko dugu kontatzera datozena;
maitasuna, sexua, bakardadea eta jendearen aurreiritziak aztergai.
Garun-paralisia duen kazetariak eta kontraesanetan erdi ittota dabilen goxoki saltzaileak, beren
bizipen afektibo sexualak azalduko dituzte inolako konplexurik gabe, gutako bakoitzak, norbere paralisiarekin, beldur, amets eta ilusio ezberdinak ditugula erakusteko. Bi lagunen istorioa, umorez eta minez tindatuta.
Zuzendaritza: Mireia Gabilondo
Egileak: Kepa Errasti, Telmo Irureta
Interpreteak: Aitziber Garmendia, Telmo Irureta
Gune eszenikoa: Fernando Bernués
Argiztapen diseinua: Xabier Lozano
Koordinazio teknikoa: Acrónica Producciones
Ekoizpen exekutiboa: Ane Antoñanzas
Administraritza: Maite Gorrotxategi
Ekoizpena: Paola Eguibar, Nagore Plazaola
Banaketa: Portal 71
Hiru hilabetero, irudigile baten lana eskaintzen du Ilustratzailearen Txokoak. Oraingoan Iban Illarramendiren txanda da.
Zarauzko ilustratzaile eta diseinatzaile grafiko honen sorkuntza-unibertsoa naturako, itsasoko eta euskal sustraiekin lotutako elementuek osatzen dute.
Anaren bihotza logela huts bat omen da. Nicok berea tatuatu egin nahi du. Igogailu batean daude harrapatuta eta ezezagun izatetik lagun izatera pasako dira. Beno, duela hiru urte gertatu zen hau, baina iraganera bidaiatuz, orainaldian biziko dugu kontatzera datozena; maitasuna, sexua, bakardadea eta jendearen aurreiritziak aztergai.
Garun-paralisia duen kazetariak eta kontraesanetan erdi ittota dabilen goxoki saltzaileak, beren bizipen afektibo sexualak azalduko dituzte inolako konplexurik gabe, gutako bakoitzak, norbere paralisiarekin, beldur, amets eta ilusio ezberdinak ditugula erakusteko. Bi lagunen istorioa, umorez eta minez tindatuta.
Zuzendaritza: Mireia Gabilondo. Egileak: Kepa Errasti, Telmo Irureta. Interpreteak: Aitziber Garmendia, Telmo Irureta. Gune eszenikoa: Fernando Bernués. Argiztapena: Xabier Lozano. Koordinazio teknikoa: Acrónica Producciones. Administraritza: Maite Gorrotxategi. Ekoizpena: Paola Eguibar, Nagore Plazaola. Banaketa: Portal 71Informazio gehiago: Tanttaka Teatroa
Bi gizabanako, beraiek eraikitako mundu batean isolatutako bi gizabanako, irteera baten bila dabiltza.
Gogo handirik gabe egiten dute, funtsean badakitelako hor ondo daudela. Behintzat, egon badaude: ez da ahuntzaren gauerdiko eztula. Batak bestea dauka eta elkar zaintzeko beharra sumatzen dute.
Heroiaren irudia errealitate sendoago baterako atetzat hartzen dute. Baina seguruenik giltzaz itxita egongo da.
Itsas Behera izenburuak erreferentzia egiten die marea bizietarako prestaturik dauden pertsona horiei, gehienetan gizonei, beren etxea defendatzeko edo “gizadiak aurre egiten dien gai handietako edozeinen alde borrokatzeko” baina ez dira gai itsasbeherari aurre egiteko, harri zorrotzen mantu bat uzten baitu airean, lotsagabeki erakusten baitu ohean utzitako zabor guztia, geologiak begibistan uzten dituen mendeetako emozio ezkutuak, hurrengo glaziazioaren zain.
Larunbata goizean, Tomax eta Muxi ikasgelan geratu dira. Bertan oso gauza arraroak gertatzen ari dira: Armairuak bakarrik mugitzen dira, armiarma erraldoiak agertzen, telefono dei harrigarriak. Dena da misterioa!
Informazio gehiago: Tomaxen abenturak.
Erakusketa bere konplexutasun guztiekin gizabanakoaren ideiatik abiatzen da. Kontraesankorra dirudien arren, behatzera gonbidatzeko modu bat da, kasu honetan argazkiak, zaratarik gabe, esperientzia bisitariaren araberakoa baita.
Ategorrieta-Ulia eta Gros auzoetako planifikazioa eta planifikazio berde partehartzailea aurrez aurre jartzen dira ikusgai eta iritziak idazteko aukera izango da.
3-5 urteko haurrentzat.
ASTELEHENETAN:
Haur Liburutegi Nagusia, 17:15ean: Urtarrilak 09, 16, 23, 30 / Otsailak 06, 13, 20, 27 / Martxoak 06, 13, 20, 27 Intxaurrondo, 17:15ean: Urtarrilak 09, 16, 23, 30 / Otsailak 06, 13, 20, 27 / Martxoak 06, 13, 20, 27 Ernest Lluch, 17:15ean: Urtarrilak 09, 16, 23, 30 / Otsailak 06, 13, 20, 27 / Martxoak 06, 13, 20, 27
ASTEARTEETAN:
Aiete, 18:00etan: Urtarrilak 10, 17, 24, 31 / Otsailak 07, 14, 21, 28 / Martxoak 07, 14, 21, 28
ASTEAZKENETAN:
Amundarain Mediateka, 17:15ean: Urtarrilak 11, 18, 25 / Otsailak 01, 08, 15, 22 / Martxoak 01, 08, 15, 22, 29 Okendo, 17:15ean: Urtarrilak 11, 18, 25 / Otsailak 01, 08, 15, 22 / Martxoak 01, 08, 15, 22, 29
OSTEGUNETAN:
Egia, 17:15ean: Urtarrilak 12, 26 / Otsailak 02, 09, 16, 23 / Martxoak 02, 09, 16, 23, 30 Loiola, 17:15ean: Urtarrilak 12, 26 / Otsailak 02, 09, 16, 23 / Martxoak 02, 09, 16, 23, 30 Larratxo, 17:30ean: Urtarrilak 12, 26 / Otsailak 02, 09, 16, 23 / Martxoak 02, 09, 16, 23, 30
OSTIRALETAN:
Lugaritz, 18:00etan: Urtarrilak 13, 27 / Otsailak 03, 10, 17, 24 / Martxoak 03, 10, 17, 24, 316-8 urteko haurrentzat.
ASTELEHENETAN:
Haur Liburutegi Nagusia, 18:00etan: Urtarrilak 09, 16, 23, 30 / Otsailak 06, 13, 20, 27 / Martxoak 06, 13, 20, 27 Intxaurrondo, 18:00etan: Urtarrilak 09, 16, 23, 30 / Otsailak 06, 13, 20, 27 / Martxoak 06, 13, 20, 27 Ernest Lluch, 18:00etan: Urtarrilak 09, 16, 23, 30 / Otsailak 06, 13, 20, 27 / Martxoak 06, 13, 20, 27
ASTEARTEETAN:
Casares-Tomasene, 18:00etan: Urtarrilak 10, 17, 24, 31 / Otsailak 07, 14, 21, 28 /Martxoak 07, 14, 21, 28
ASTEAZKENETAN:
Aiete, 18:00etan: Urtarrilak 11, 18, 25 / Otsailak 01, 08, 15, 22 / Martxoak 01, 08, 15, 22, 29 Amundarain Mediateka, 18:00etan: Urtarrilak 11, 18, 25 / Otsailak 01, 08, 15, 22 / Martxoak 01, 08, 15, 22, 29 Okendo, 18:00etan: Urtarrilak 11, 18, 25 / Otsailak 01, 08, 15, 22 / Martxoak 01, 08, 15, 22, 29
OSTEGUNETAN:
Egia, 18:00etan: Urtarrilak 12, 19, 26 / Otsailak 02, 09, 16, 23 / Martxoak 02, 09, 16, 23, 30 Loiola, 18:00etan: Urtarrilak 12, 26 / Otsailak 09, 23 / Martxoak 09, 23
Pilar Gracia zenaren omenez egindako II. Pintura Amateur Lehiaketan parte hartu duten artelanen erakustaldia.
Jazarpen indarkeria motibazio politikoko indarkeria mota bat da, euskal gizarteko aniztasun handiko herritar ugarik jasan izan duena eta sarritan bere biktimek isiltasunean eta bakardadean sufritu dutena. Erakusketa honek, Giza Eskubideen esparrutik gerturaketa bat egin nahi du, bere inpaktu soziala eta sufritu zutenen bizitzetan eragindako ondorio zuzenak eta zeharkakoak ezagutaraziz.
Ohitura zaharra berrituz, neguko lozorrotik lurra esnatu eta udaberriari deitzeko, makila eskuan Santa Ageda kopla kantari aterako gara Altzako kaleetan barrena. Kalejira Altzako San Martzial plazan hasiko da ilunabarreko 19:00etan eta bertsolarien eta trikitilarien laguntzaz Altzako kaleak musikaz beteko ditugu.
Denak ongi etorriak izango zarete. Animatu!!!
Munduko mendi garaienen tontorretan bizi da eguzki-argi garbienaz elikatzen den landarea… Himalaiako lorea. Yuku sagutxoak familia atzean utzi eta betiereko argia duen lore horren bila abiatuko da bere amamari eskaintzeko, hura laster eramango du-eta sator itsuak Lurraren sakonera. Baina lorea aurkitzeko, Yukuk oztopoz betetako bidea gainditu beharko du: gaztelu azpiko estolda-arratoien eremu beldurgarria zeharkatu beharko du, bele anker eta gosetien belardia, denak galtzen diren baso sorgindua, eta batez ere… otsoak zaintzen duen Ikararen Zubia! Bidaian zehar, ordea, bere musika eta kantuei esker, Yukuk lagun asko egingo ditu. Eurak dira bizitzaren abenturan arrakasta izateko euskarririk onena.
Yarin Kukai + Andrés Marín
Euren sustraietatik begiratzen duten bi gizonezko aurkitzen ditugu, bertan sakondu eta bertatik bere ingurunearekin harremantzen direnak.
Hungariako Kaldereroen Konpartsa Tradizionalak desfileari ekingo dio Alde Zaharreko kaleetan.
Hungariako Kaldereroen Konpartsa Tradizionalaren ibilbidea.
21:30 Kaldereroen elkarretaratzea Fermin Kalbeton kalean, Lasala plazaren ondoan.
21:45 FERMÍN CALBETÓN (ARDATZA)
21:50 FERMÍN CALBETÓN (GELDIALDIA BARTOLO TABERNAN)
21:55 FERMÍN CALBETÓN - SAN JERÓNIMO - KONSTITUZIO PLAZA
22:00 KONSTITUZIO PLAZA - KANPAMENTUA
22:45 ARRANDEGI KALEA - NARRIKA - SARRIEGI PLAZA
23:00 SARRIEGI PLAZA - SAN JUAN - BRETXA - ALDAMAR - EUSKAL HERRIA
23:15 EUSKAL HERRIA (UNIÓN ARTESANA - KRESALA)
23:30 ALDAMAR - IÑIGO - NARRIKA
23:40 ABUZTUAREN 31 KALEA (OROIGARRI-PLAKA)
23:50 KAÑOYETAN
00:00 AMAIKAK BAT
00:15 GAZTELUPE
00:25 SANTA MARÍA - NAGUSIA - FERMÍN CALBETÓN - MARI
00:40 EUSKAL BILLERA
01:00 GAZTELUBIDE
01:30 BUKAERA
Ordutegiak gutxi gorabeherakoak dira.