Hiru hilabetero, irudigile baten lana eskaintzen du Ilustratzailearen Txokoak. Oraingoan Iban Illarramendiren txanda da.
Zarauzko ilustratzaile eta diseinatzaile grafiko honen sorkuntza-unibertsoa naturako, itsasoko eta euskal sustraiekin lotutako elementuek osatzen dute.
Erakusketa bere konplexutasun guztiekin gizabanakoaren ideiatik abiatzen da. Kontraesankorra dirudien arren, behatzera gonbidatzeko modu bat da, kasu honetan argazkiak, zaratarik gabe, esperientzia bisitariaren araberakoa baita.
3-5 urteko haurrentzat.
ASTELEHENETAN:
Haur Liburutegi Nagusia, 17:15ean: Urtarrilak 09, 16, 23, 30 / Otsailak 06, 13, 20, 27 / Martxoak 06, 13, 20, 27 Intxaurrondo, 17:15ean: Urtarrilak 09, 16, 23, 30 / Otsailak 06, 13, 20, 27 / Martxoak 06, 13, 20, 27 Ernest Lluch, 17:15ean: Urtarrilak 09, 16, 23, 30 / Otsailak 06, 13, 20, 27 / Martxoak 06, 13, 20, 27
ASTEARTEETAN:
Aiete, 18:00etan: Urtarrilak 10, 17, 24, 31 / Otsailak 07, 14, 21, 28 / Martxoak 07, 14, 21, 28
ASTEAZKENETAN:
Amundarain Mediateka, 17:15ean: Urtarrilak 11, 18, 25 / Otsailak 01, 08, 15, 22 / Martxoak 01, 08, 15, 22, 29 Okendo, 17:15ean: Urtarrilak 11, 18, 25 / Otsailak 01, 08, 15, 22 / Martxoak 01, 08, 15, 22, 29
OSTEGUNETAN:
Egia, 17:15ean: Urtarrilak 12, 26 / Otsailak 02, 09, 16, 23 / Martxoak 02, 09, 16, 23, 30 Loiola, 17:15ean: Urtarrilak 12, 26 / Otsailak 02, 09, 16, 23 / Martxoak 02, 09, 16, 23, 30 Larratxo, 17:30ean: Urtarrilak 12, 26 / Otsailak 02, 09, 16, 23 / Martxoak 02, 09, 16, 23, 30
OSTIRALETAN:
Lugaritz, 18:00etan: Urtarrilak 13, 27 / Otsailak 03, 10, 17, 24 / Martxoak 03, 10, 17, 24, 316-8 urteko haurrentzat.
ASTELEHENETAN:
Haur Liburutegi Nagusia, 18:00etan: Urtarrilak 09, 16, 23, 30 / Otsailak 06, 13, 20, 27 / Martxoak 06, 13, 20, 27 Intxaurrondo, 18:00etan: Urtarrilak 09, 16, 23, 30 / Otsailak 06, 13, 20, 27 / Martxoak 06, 13, 20, 27 Ernest Lluch, 18:00etan: Urtarrilak 09, 16, 23, 30 / Otsailak 06, 13, 20, 27 / Martxoak 06, 13, 20, 27
ASTEARTEETAN:
Casares-Tomasene, 18:00etan: Urtarrilak 10, 17, 24, 31 / Otsailak 07, 14, 21, 28 /Martxoak 07, 14, 21, 28
ASTEAZKENETAN:
Aiete, 18:00etan: Urtarrilak 11, 18, 25 / Otsailak 01, 08, 15, 22 / Martxoak 01, 08, 15, 22, 29 Amundarain Mediateka, 18:00etan: Urtarrilak 11, 18, 25 / Otsailak 01, 08, 15, 22 / Martxoak 01, 08, 15, 22, 29 Okendo, 18:00etan: Urtarrilak 11, 18, 25 / Otsailak 01, 08, 15, 22 / Martxoak 01, 08, 15, 22, 29
OSTEGUNETAN:
Egia, 18:00etan: Urtarrilak 12, 19, 26 / Otsailak 02, 09, 16, 23 / Martxoak 02, 09, 16, 23, 30 Loiola, 18:00etan: Urtarrilak 12, 26 / Otsailak 09, 23 / Martxoak 09, 23
Ainarak proiektuaren aurkezpena. Proiektu honetan azaltzen da Nafarroako eta Aragoiko Pirinioetako emakume gazteek, XIX. mendearen amaieran eta XX. mendean, Maulera, Iparraldera, abarketa-fabriketan lan egitera egiten zuten bidaia.
Barne Begiradak erakusketa iraunkorrean sakontzeko jarduerak dira. Oraingo honetan, Ainarak Industrializazio atalera eramaten gaitu non ikus daiteke artisautzatik makinaz lan egitera doan prozesua. Bertan alpargatak ere daude ikusgai.
Jazarpen indarkeria motibazio politikoko indarkeria mota bat da, euskal gizarteko aniztasun handiko herritar ugarik jasan izan duena eta sarritan bere biktimek isiltasunean eta bakardadean sufritu dutena. Erakusketa honek, Giza Eskubideen esparrutik gerturaketa bat egin nahi du, bere inpaktu soziala eta sufritu zutenen bizitzetan eragindako ondorio zuzenak eta zeharkakoak ezagutaraziz.
Proiektu honek oroimenean barrena bidaiatzera eramaten gaitu bide hori gogora ekartzeko, euren historia artxibatu eta gorde ahal izateko, euren buruetan berriz hots egiten duten balentriak oroitzeko zimelduriko argazkien bidez.
Bere buruarekin duen irudi, estimu eta jarrerak bere bizitzarako alor guztietan izango duen eraginaren garrantziaren konzientzia hartu. Beraien autoestimuaren eraikuntzan guraso eta hezitzaileok eskaini ditzakegun laguntzarako ideiak partekatuko dira.
Oharra
Bost egun lehenagotik aietekulturetxea@donostia.eus korreora idatziz leku baten erreserba egin dezakete. Aforoa bete arte.
Erakusketa Imma Merino kultur kazetari eta zinema kritikariak komisariatu du, Carmen Castillo (Santiago, Txile 1945) zinemagile dokumentalista eta idazlearen erbestealdiaren inguruko ibilbidea da. MIReko (Movimiento de Izquierda Revolucionaria) militantea, 1973ko irailaren 11n Salvador Allende Castilloren gobernu legitimoa boteretik kendu zuen kolpearen ondorioz, sasian ibili zen eta diktaduraren aurka borrokatu zen. DINak 1974ko urriaren 5ean Miguel Enriquezekin partekatzen zuen etxea eraso eta hau hil zuten.
1974ko urriaren 5ean DINAk Miguel Enriquezekin konpartitzen zuen etxea eraso zuen arte, bertan berau hil zutela.
Atxilotua, Txiletik kanporatua izan zen eta erbestealdi luze bat hasi zuen, Parisen bizitzen jartzera eraman zuena. Demokraziaren itzulerarekin, noizbehinka itzuli da bere herrialdera, baina erbesteratua sentitzeari ez dio inoiz utzi. Erakusketa memoria historikoari buruzko bere dokumentalen zati esanguratsuenekin (“La Flaca Alejandra” eta “Calle Santa Fe”) eta bere liburuekin: “Un día de octubre en Santiago”, “Ligne de fuite”, “Santiago-Paris, El vuelo de la memoria” (Monica Echevarria, bere amarekin batera idatzitakoa); osatzen da. Bere eta besteen testuak, beste dokumentu eta elementuez gain, oihartzun unibertsala duen esperientzia pertsonal baten berri ematen dute.
Dagoeneko urte asko dira Amara Berri Kantuz taldekideen eskutik Lagunekin kantari emanaldiak antolatzen direla. Amara Berriko Ikasbide Kultur Elkartean eskaintzen den kantu-ikastaroa osatzeko antolatzen den ekitaldia da.
Aurten Thierrry Biscary izango da artista gonbidatua. Lehen zatian bere emanaldi propioa eskainiko du eta amaitzeko kantuzaleekin batera ezagunak diren hainbat kantu konpartituko dira ikusleekin batera.
Dolu perinatala erakusketarekin lotutako jarduera.
Haurdunaldi-, jaiotza-inguruko eta jaioberrientzako doluari buruzko mahai-ingurua.
Hizlariak:
Ione Esquer (Osakidetzako psikologo klinikoa), Añarbe Kalonje (testigantza), Saioa Ivanka Zuaznabar (testigantza), Laura Cousillas (Tolosako osasun zentruko emagina), Ainhoa Urruzola (Donostia Ospitaleko jaioberriko erizaina), Ane Oyarbide (Donostiako Udaleko Berdintasuneko zinegotzia), María González (Esku Hutsik Elkarteko lehendakaria).
Argazkia: Uneak Fotografía.
Donostiako Auzoetako hainbat parke eta plazetan euskaraz jolasean aritzeko aukera eskaintzen duen egitasmoa da
Bi jarduera mota dago: 3-5 urteko bitarteko haurrentzat eta horien gurasoentzat, eta 6-8 urtekoentzat.
Ibaeta
3-5 urte: 17:30
6-9 urte: 17:30
Karlos Santamaria plaza
Igeldo
6-9 urte: 17:45
Herriko plaza
Aiete
3-5 urte 17:00
6-9 urte 17:00
Hiru Damatxo plaza
Gros
3-5 urte: 17:00
6-9 urte: 18:00
Katalunia Plaza
Intxaurrondo
3-5 urte: 17:30
6-9 urte: 18:30
Bernart Etxepare plaza
(euria egiten badu Intxaurrondo ikastolako patioan)
2018an sortutako proiektua da GHAU, musika oinarri, artearen aniztasuna defendatu eta diziplina ezberdinen nahasketa bat burutu nahi duena.
Ødei: 2zio taldearekin 3 disko kaleratu eta taldea desegin ondoren, bere bakarkako ibilbideari ekin dio raperoak.
Lurraren erraietan momien hiria dago! Inperioaren aginduz, Nefer printzesak Thurtekin ezkondu behar du, gurdien auriga ohi batekin.