Jazarpen indarkeria motibazio politikoko indarkeria mota bat da, euskal gizarteko aniztasun handiko herritar ugarik jasan izan duena eta sarritan bere biktimek isiltasunean eta bakardadean sufritu dutena. Erakusketa honek, Giza Eskubideen esparrutik gerturaketa bat egin nahi du, bere inpaktu soziala eta sufritu zutenen bizitzetan eragindako ondorio zuzenak eta zeharkakoak ezagutaraziz.
Hiru hilabetero, irudigile baten lana eskaintzen du Ilustratzailearen Txokoak. Oraingoan Leire Salaberriaren txanda da.
Ilustratzaile andoaindarrak Haur eta Gazte Literaturara bideratu ditu gehienbat bere irudiak. Bere ibilbidean zehar hainbat sari eta aipamen eskuratu ditu, besteak beste Miamiko -Cuatro Gatos- Fundazioaren 2022ko saria jaso berri du.
Erakusketa Imma Merino kultur kazetari eta zinema kritikariak komisariatu du, Carmen Castillo (Santiago, Txile 1945) zinemagile dokumentalista eta idazlearen erbestealdiaren inguruko ibilbidea da. MIReko (Movimiento de Izquierda Revolucionaria) militantea, 1973ko irailaren 11n Salvador Allende Castilloren gobernu legitimoa boteretik kendu zuen kolpearen ondorioz, sasian ibili zen eta diktaduraren aurka borrokatu zen. DINak 1974ko urriaren 5ean Miguel Enriquezekin partekatzen zuen etxea eraso eta hau hil zuten.
1974ko urriaren 5ean DINAk Miguel Enriquezekin konpartitzen zuen etxea eraso zuen arte, bertan berau hil zutela.
Atxilotua, Txiletik kanporatua izan zen eta erbestealdi luze bat hasi zuen, Parisen bizitzen jartzera eraman zuena. Demokraziaren itzulerarekin, noizbehinka itzuli da bere herrialdera, baina erbesteratua sentitzeari ez dio inoiz utzi. Erakusketa memoria historikoari buruzko bere dokumentalen zati esanguratsuenekin (“La Flaca Alejandra” eta “Calle Santa Fe”) eta bere liburuekin: “Un día de octubre en Santiago”, “Ligne de fuite”, “Santiago-Paris, El vuelo de la memoria” (Monica Echevarria, bere amarekin batera idatzitakoa); osatzen da. Bere eta besteen testuak, beste dokumentu eta elementuez gain, oihartzun unibertsala duen esperientzia pertsonal baten berri ematen dute.
Goizaldi Dantza Taldeak entsegu irekia eskainiko du.
1948ko otsailaren 2an sortu zen Goizaldi Euskal Dantzari Taldea Donostian. Kandido Pujana izan zen sortzaile eta lehenengo urteetako maisua, Gipuzkoako euskal dantza tradizionalak irakasteko helburuarekin. Kandido Pujanak Olanotarrengandik ikasi zituen Gipuzkoako dantza gogoangarriak, eta azken hauek, berriz, Juan Ignazio Iztueta maisu handiaren eskutik jaso zituzten.
Hori horrela, Goizaldi 75 urteetan zehar, Gipuzkoako dantzen erreferentzia izan da, bere helburu nagusia dantzak beren tradizioan mantentzea eta eustea izan delako. Hala eta guztiz ere, gizartearen aldaketetara ondo egokitutako dantza taldea izan da, eta 2016az geroztik, emakume zein gizonek hartu baitute dantza horiek ikasi eta ezagutarazteko pribilegioa. Urteurrena plangintza oparoarekin ospatzen ari dira Goizaldiko partaide eta bazkide guztiak, erakusteko dantza tradizionalek oraindik ere duten garrantzia eta presentzia, Donostian baita Euskal Herri guztian ere.
Sarrera dohakoa izango da. Bi sarrera gehienez pertsona bakoitzeko. Entsegu irekian parte hartzeko nahitaezkoa da erreserba egitea. Plaza-kopurua mugatua da, beraz onarpena izen emate lehentasunaren arabera izango da.
Sarrera doakoa izango da. Bi sarrera gehienez pertsona bakoitzeko. Entsegu irekian parte hartzeko nahitaezkoa da erreserba egitea. Plaza-kopurua mugatua da, beraz onarpena izen emate lehentasunaren arabera izango da.