Hiru hilabetero, irudigile baten lana eskaintzen du Ilustratzailearen Txokoak. Oraingoan Leire Salaberriaren txanda da.
Ilustratzaile andoaindarrak Haur eta Gazte Literaturara bideratu ditu gehienbat bere irudiak. Bere ibilbidean zehar hainbat sari eta aipamen eskuratu ditu, besteak beste Miamiko -Cuatro Gatos- Fundazioaren 2022ko saria jaso berri du.
Saio honetan Mariage d’Amour antzezlanaren zati bat eskainiko dute eta ondoren elkarrizketa egongo da.
Aktoreak: Maite Agirre, Patricia Fernandez, Nerea Iglesias Lili, Xabier Madina eta Aitor Renteria.
Elkarrizketatzailea: Maite Luengo
Maite Agirrek zuzendutako Mariage d’Amour antzezlana zuzenean ikusi ondoren, elkarrizketan arituko dira Nerea Iglesias antzezlaneko aktorea eta Maite Luengo artearen historialaria. Lan horretatik abiatuta, gorputza eta antzerkiaren arteko harremanaren inguruan hausnartuko dute elkarrekin.
Mariage d’Amour antzezlanean bi maitale elkarri begira ditugu, bi fruitu mota desberdin. Bata gaztea da, sentsuala, alaia. Musika zuzenean joz, harmonien bila ari da. Bestea fruitu heldua da eta, bere gurpildun aulkiarekin dantza dotore bat eginez, bestearen musikan barneratuz doa. Bien arteko erronka garatuko da, batzuetan umoretsua, besteetan gatazkatsua, zapore garratzekoa, maitasun ezkontzetan gertatzen den bezalaxe.
Jarduera hau Gorputza, egiletasuna eta generoa euskal kultur sorkuntzan zikloaren parte da.
Erakusketa Imma Merino kultur kazetari eta zinema kritikariak komisariatu du, Carmen Castillo (Santiago, Txile 1945) zinemagile dokumentalista eta idazlearen erbestealdiaren inguruko ibilbidea da. MIReko (Movimiento de Izquierda Revolucionaria) militantea, 1973ko irailaren 11n Salvador Allende Castilloren gobernu legitimoa boteretik kendu zuen kolpearen ondorioz, sasian ibili zen eta diktaduraren aurka borrokatu zen. DINak 1974ko urriaren 5ean Miguel Enriquezekin partekatzen zuen etxea eraso eta hau hil zuten.
1974ko urriaren 5ean DINAk Miguel Enriquezekin konpartitzen zuen etxea eraso zuen arte, bertan berau hil zutela.
Atxilotua, Txiletik kanporatua izan zen eta erbestealdi luze bat hasi zuen, Parisen bizitzen jartzera eraman zuena. Demokraziaren itzulerarekin, noizbehinka itzuli da bere herrialdera, baina erbesteratua sentitzeari ez dio inoiz utzi. Erakusketa memoria historikoari buruzko bere dokumentalen zati esanguratsuenekin (“La Flaca Alejandra” eta “Calle Santa Fe”) eta bere liburuekin: “Un día de octubre en Santiago”, “Ligne de fuite”, “Santiago-Paris, El vuelo de la memoria” (Monica Echevarria, bere amarekin batera idatzitakoa); osatzen da. Bere eta besteen testuak, beste dokumentu eta elementuez gain, oihartzun unibertsala duen esperientzia pertsonal baten berri ematen dute.
Juan Carlos Alonso psikologo eta orientatzaileak emango duen hitzaldi honetan, haur literaturak hezkuntza afektibo eta emozionalean duen eraginari buruz mintzatuko da. 0 eta 7 urte bitarteko haurren guraso eta hezitzaileei zuzendutako ikastaroa da.
Haur literaturaren botere psikologiko eta afektiboan sakonduko da. Haur literatura garrantzitsua baita hezkuntza afektibo eta emozionalean, emozio negatiboak (galerak, larritasuna, beldurra...) kudeatzeko aukera ere ematen baitu.
Izena eman behar da: haurliburutegia@donostia.eus