Hiru hilabetero, irudigile baten lana eskaintzen du Ilustratzailearen Txokoak. Oraingoan Leire Salaberriaren txanda da.
Ilustratzaile andoaindarrak Haur eta Gazte Literaturara bideratu ditu gehienbat bere irudiak. Bere ibilbidean zehar hainbat sari eta aipamen eskuratu ditu, besteak beste Miamiko -Cuatro Gatos- Fundazioaren 2022ko saria jaso berri du.
Erakusketa Imma Merino kultur kazetari eta zinema kritikariak komisariatu du, Carmen Castillo (Santiago, Txile 1945) zinemagile dokumentalista eta idazlearen erbestealdiaren inguruko ibilbidea da. MIReko (Movimiento de Izquierda Revolucionaria) militantea, 1973ko irailaren 11n Salvador Allende Castilloren gobernu legitimoa boteretik kendu zuen kolpearen ondorioz, sasian ibili zen eta diktaduraren aurka borrokatu zen. DINak 1974ko urriaren 5ean Miguel Enriquezekin partekatzen zuen etxea eraso eta hau hil zuten.
1974ko urriaren 5ean DINAk Miguel Enriquezekin konpartitzen zuen etxea eraso zuen arte, bertan berau hil zutela.
Atxilotua, Txiletik kanporatua izan zen eta erbestealdi luze bat hasi zuen, Parisen bizitzen jartzera eraman zuena. Demokraziaren itzulerarekin, noizbehinka itzuli da bere herrialdera, baina erbesteratua sentitzeari ez dio inoiz utzi. Erakusketa memoria historikoari buruzko bere dokumentalen zati esanguratsuenekin (“La Flaca Alejandra” eta “Calle Santa Fe”) eta bere liburuekin: “Un día de octubre en Santiago”, “Ligne de fuite”, “Santiago-Paris, El vuelo de la memoria” (Monica Echevarria, bere amarekin batera idatzitakoa); osatzen da. Bere eta besteen testuak, beste dokumentu eta elementuez gain, oihartzun unibertsala duen esperientzia pertsonal baten berri ematen dute.
Ekainaren 3an 19:00etan hasiko da lasterketa Isabel II.aren kaletik, eta korrikalariek bi ibilbide mota egiteko aukera izango dute: luzea, 6 kilometrokoa, eta motza, 3 kilometrokoa.
Kirol proba bat baino gehiago da AB Krosa, auzoko festa bat delako, eta, horregatik, lasterketaz gain, hainbat jarduera egingo dituzte Probestu plazan. Haurrentzako jolasak egingo dituzte 17:30ean, eta lasterketaren ondoren kontzertu bat izango da. Parte hartzaileen artean hainbat sari zozkatuko dituzte, eta emakumezko eta gizonezko korrikalari azkarrenek Irutxuloko Hitzaren urtebeteko doako harpidetza lortuko dute.
Euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez dutenei edo euskara ikasten ari direnei aukera bat eman nahi die Koldo Mitxelenako Irakurketa Erraza taldeak. Aurten maiatzaren 4an elkartuko dira lehen aldiz, eta Cira Cresporen Euskal Herriko 40 emakume. Egon ginen, izan ginen liburua irakurriko dute.
Argiñe hegaldi-zerbitzari oso berezia da. Ez du herdoilik ahoan tabuak hausteko, ezta esperimentatzea egokitu zaizkion balentriak eta gorabeherak kontatzeko ere. Eskutik helduta eramango ditu ikusleak ahazten zaila izango den bidaia batean. Aireratzera!
Informazio gehiago: Poltsiko Antzerki Jaialdiko emanaldi guztiak.
Poltsiko Sorkuntza Lehiaketaren aurtengo edizioko irabazlea.
Kris eta Krash ile-apaindegian elektrizitatearen erabilera mugatuta dute (lehorgailua, plantxak, toaila-lehorgailua…) ordaindu behar dituzten faktura altuengatik (argiarena, urarena). Hala ere, bezeroek ez diote joateari utzi, beren ile-apaintzaileei esker beraien arazoak hobetzen baitira, beraien artean hitzegiteagatik, adiskideak izango balira bezala sentitzen direlako.
Informazio gehiago: Poltsiko Antzerki Jaialdiko emanaldi guztiak.