Hiru hilabetero, irudigile baten lana eskaintzen du Ilustratzailearen Txokoak. Oraingoan Leire Salaberriaren txanda da.
Ilustratzaile andoaindarrak Haur eta Gazte Literaturara bideratu ditu gehienbat bere irudiak. Bere ibilbidean zehar hainbat sari eta aipamen eskuratu ditu, besteak beste Miamiko -Cuatro Gatos- Fundazioaren 2022ko saria jaso berri du.
Adi denak! Barrexerkak 5 urte bete dituela ospatzeko EMANALDI BERRIA sortu du! Nola ez, emanaldi hau ere umorezko bakarrizketek, esketxek eta antzerkiek osatuko dute. Baina, ohitura legez, berrikuntzaz beteta datoz oraingoan ere! Zalantzarik gabe ez da galdu nahi duzuen tren bat… beraz, hartu zuen sarrerak eta igo trenera, bagoi batean edo bestean bikain pasako dugu, prest? BAGOIAZ!
Mikelote eta Pantxo bikote artistikoa desegin da. Pantxok amore eman du. Mikelotek ez. Antzerkiaren pozoia sakon errotuta dago bere zainetan. Eta pozoi horrek burua galtzeraino eramango du.
Egun batean Mikelote, antzerkilari andante estrafalarioa, Pantxoren bila joango da, trasteak prestatu eta Euskal Herrian barna, herriz herri antzeztera, "euskal antzerkiak behar gaitu" uste inozoarekin.
Informazio gehiago: Poltsiko Antzerki Jaialdiko emanaldi guztiak.
Mavkak, basoko arimak, maitasunaren eta zaindari betebeharraren arteko hautu ezinezkoari aurre egin beharko dio gizaki batez maitemintzen denean. Goi Mendi Beltzetatik haratago, izaki fantastikoz betetako erresuma bat zabaltzen da. Mavka, baso sorgindu honen zaindaria, basoa edozein eraso edo bidegabekeriatik babestea du helburu nagusi, baita gizakien erasoetatik ere. Mavkak Lucas ezagutu du, mendietan galdutako musikaren maitale gaztea, eta maitemindu egin dira. Arau guztien kontra, Mavka eta Lucas maitasun-istorio batean murgildu dira, erreinuan izango dituzten ondorioak kontuan hartu gabe. Mavkak basoa salbatu ahal izango du?
Ikasi nahi duzu eraso matxistei aurre egiten?
¿Kalean aske sentitu nahi duzu?
Uste duzu ezingo zarela defendatu?
Egitaraua:
Saioa ekainaren 17an izango da honako 8 orduko iraupenarekin:
10:00-14:00 eta 15:00-19:00
Informazioa: 943483470
Izena emateko azken eguna: ekainak 1