Hiru hilabetero, irudigile baten lana eskaintzen du Ilustratzailearen Txokoak. Oraingoan Leire Salaberriaren txanda da.
Ilustratzaile andoaindarrak Haur eta Gazte Literaturara bideratu ditu gehienbat bere irudiak. Bere ibilbidean zehar hainbat sari eta aipamen eskuratu ditu, besteak beste Miamiko -Cuatro Gatos- Fundazioaren 2022ko saria jaso berri du.
Adi denak! Barrexerkak 5 urte bete dituela ospatzeko EMANALDI BERRIA sortu du! Nola ez, emanaldi hau ere umorezko bakarrizketek, esketxek eta antzerkiek osatuko dute. Baina, ohitura legez, berrikuntzaz beteta datoz oraingoan ere! Zalantzarik gabe ez da galdu nahi duzuen tren bat… beraz, hartu zuen sarrerak eta igo trenera, bagoi batean edo bestean bikain pasako dugu, prest? BAGOIAZ!
Nazioarteko estreinaldia
Verde Prato denboran zehar luzatzen den eskultura baterako espazioan esekitzen den kontzertu bat da.
Baina baita, bereziki, Ana Arsuagarekin (Verde Prato) elkartzea ere, eta elkartzea eta elkarrekin egotea oso beharrezkotzat sentitzen zen une batean lagunekin ospatzeko performance bat sortzea ere.
Sinopsia
David W. Griffithen Intolerantziaren parodia, non, Margaret Lehayren maitasuna lortzeko, Keaton Wallace Beeryrekin lehian ari den hiru garai desberdinetan: historiaurrean, antzinako Erroman eta hogeiko urteetan, orduan egilearen aro garaikidea zena, hain zuzen.
Hizkuntza:Ingelesa
Azpitituluak:Euskara, gaztelania
Heldu da eguna! Potx eta Lotxen ametsa betetzear da! Urteak daramatzate egun honekin amesten; denbora askoan aurrezten ibili eta gero, hegazkinez bidaiatu ahal izango dute. Pozez zoratzen sartu dira aireportura, baina megafoniatik entzuten dute euren hegaldia atzeratu egin behar izan dela ezinbestean. Horrela hasten da beraien abentura berria. Aireportuan luzaro egon beharko dira zain. Norekin egingo dute topo? Zer abentura biziko dute? Lortuko al dute azkenean hegan egitea?
Poltsiko Sorkuntza Lehiaketaren aurtengo edizioko irabazlea.
Krisek eta Krashek prekaritateak astindutako ile-apaindegiaren etorkizuna erabaki behar dute. Krashek txakur ile-apaindegia jarri nahi du. Krisek inondik ere ez. Hala ere, beraien gatz eta piperrari esker, bezeroak zoriontsu eta look berriarekin ateratzen dira beti ile-apaindegiatik.
Informazio gehiago: Poltsiko Antzerki Jaialdiko emanaldi guztiak.
Mavkak, basoko arimak, maitasunaren eta zaindari betebeharraren arteko hautu ezinezkoari aurre egin beharko dio gizaki batez maitemintzen denean. Goi Mendi Beltzetatik haratago, izaki fantastikoz betetako erresuma bat zabaltzen da. Mavka, baso sorgindu honen zaindaria, basoa edozein eraso edo bidegabekeriatik babestea du helburu nagusi, baita gizakien erasoetatik ere. Mavkak Lucas ezagutu du, mendietan galdutako musikaren maitale gaztea, eta maitemindu egin dira. Arau guztien kontra, Mavka eta Lucas maitasun-istorio batean murgildu dira, erreinuan izango dituzten ondorioak kontuan hartu gabe. Mavkak basoa salbatu ahal izango du?
Ikasi nahi duzu eraso matxistei aurre egiten?
¿Kalean aske sentitu nahi duzu?
Uste duzu ezingo zarela defendatu?
Egitaraua:
Saioa ekainaren 17an izango da honako 8 orduko iraupenarekin:
10:00-14:00 eta 15:00-19:00
Informazioa: 943483470
Izena emateko azken eguna: ekainak 1