Hiru hilabetero, irudigile baten lana eskaintzen du Ilustratzailearen Txokoak. Oraingoan Leire Salaberriaren txanda da.
Ilustratzaile andoaindarrak Haur eta Gazte Literaturara bideratu ditu gehienbat bere irudiak. Bere ibilbidean zehar hainbat sari eta aipamen eskuratu ditu, besteak beste Miamiko -Cuatro Gatos- Fundazioaren 2022ko saria jaso berri du.
Igor Leturia-k euskaraz aurkeztutako solasaldian Beñat Gaztelumendi (Añorga, 1987) bertsolariaren eta Unai Gaztelumendi (Añorga, 1988) bertsolari eta marrazkilariaren Bidea da borroka (Bertsolari aldizkaria, 2021) komikiaz hitz egingo dugu. Egileak bertan izango dira.
Komikiak egileen belaunaldiaren deskribapena eta honek mundua nola ikusten duen azaltzen du.
55 urtetik gorakoentzako bisita gidatua erakusketa iraunkorrera, kasu honetan, San Telmo Museoaren historia eta Elizan dauden Josep María Serten mihiseak ezagutzeko.
+55 Kultur Gidak programako bisita gidatuak sei ibilbide ezberdinetan antolatuta daude, erakusketa iraunkor osoa ezagutzeko txandakatzen direnak. Bisita gidatuen atalean aurkituko dituzu programa honen barruan dauden hurrengo bisitak (beste hainbaten artean).
Ikasi nahi duzu eraso matxistei aurre egiten?
¿Kalean aske sentitu nahi duzu?
Uste duzu ezingo zarela defendatu?
Egitaraua:
Saioa ekainaren 17an izango da honako 8 orduko iraupenarekin:
10:00-14:00 eta 15:00-19:00
Informazioa: 943483470
Izena emateko azken eguna: ekainak 1