Hiru hilabetero, irudigile baten lana eskaintzen du Ilustratzailearen Txokoak. Oraingoan Leire Salaberriaren txanda da.
Ilustratzaile andoaindarrak Haur eta Gazte Literaturara bideratu ditu gehienbat bere irudiak. Bere ibilbidean zehar hainbat sari eta aipamen eskuratu ditu, besteak beste Miamiko -Cuatro Gatos- Fundazioaren 2022ko saria jaso berri du.
Gipuzkoan herri ekimenez berreskuratu diren eta ezagtzera ematen ari diren hainbat errotari buruzko mahai-ingurua.
Partehartzaileak:
• Fanderiako Errota (Errenteria); Margi Iturriza / Galemys
• Lasturko Errota (Lastur); Maitane Beristain / Izarraitz Bizirik Elkartea
• Oñatiko Errotak (Oñati); Tomas Igartua / Artixa Kultur Elkartea
• Akezko Errota (Zizurkil); Joxin Azkue / Hernandorena Kultur Elkartea
Moderatzailea: Alex Roteta, Oiartzungo Yurrita Errota Sustatzeko Elkarteko kidea
II. Gipuzkoako Errota Eguna maiatzaren 14an izango da, eta horren harira antolatutako saioa da hau.
Oharra
Mahai-inguru hau streaming bidez eskainiko da
Antzerki Sorkuntza Lehiaketaren aurtengo edizioko finalista.
Oraingoan bai! Euskaldunen benetako jatorria, kultura eta hizkuntza ezagutzeko garaia da. Gure historian barna bidaitzeko aukera originala, umorezko bakarrizketaren bidez kontatua nire aitaren kobazuloa defendatuko dut lehen euskal pintadetatik, euskalduna naiz eta furgona daukat leloraino. Ez da bakarrizketa hutsa, ez eta antzezlan edo, musikal soila ere. Txikiren azken super-hiper-animaliko ikuskizun ahaztezina da. Egin irribarre ahal den guztietan!
Informazio gehiago: Poltsiko Antzerki Jaialdiko emanaldi guztiak.
Ikasi nahi duzu eraso matxistei aurre egiten?
¿Kalean aske sentitu nahi duzu?
Uste duzu ezingo zarela defendatu?
Egitaraua:
Saioa ekainaren 17an izango da honako 8 orduko iraupenarekin:
10:00-14:00 eta 15:00-19:00
Informazioa: 943483470
Izena emateko azken eguna: ekainak 1