Hiru hilabetero, irudigile baten lana eskaintzen du Ilustratzailearen Txokoak. Oraingoan Leire Salaberriaren txanda da.
Ilustratzaile andoaindarrak Haur eta Gazte Literaturara bideratu ditu gehienbat bere irudiak. Bere ibilbidean zehar hainbat sari eta aipamen eskuratu ditu, besteak beste Miamiko -Cuatro Gatos- Fundazioaren 2022ko saria jaso berri du.
Gizartea abiadura bizian aldatzen ari den garai hauetan, aldaketa horien eragina egunero sumatzen da. Harremanetarako modua, lan esparrua, kontsumo-ohiturak, kultur eraginak eta gure bizimoduaren beste hainbat arlotan molde berriak azaltzen eta hedatzen dira. Hiria bera ere eraldatzen ari da aurreko guztiei lotuta. Hizkuntzari dagokionez, zer esanik ez. Euskararen biziberritzearen aldeko ekimenean ziklo aldaketa bizitzearen zantzuak ikus daitezke han eta hemen. Testuinguru aldakor honek erronkak ezartzen dizkigu muturren aurrean. Donostiako Euskaltzaleen Topaketak hurrengo urteetan dauden egiteko komunak elkarrekin aztertu eta jorratzeko gunea dira.
Informazio gehiago eta izen-ematea (apirilaren 17tik aurrea): bagera@bagera.eus
Poltsiko Sorkuntza Lehiaketaren aurtengo edizioko irabazlea.
Krisek eta Krashek prekaritateak astindutako ile-apaindegiaren etorkizuna erabaki behar dute. Krashek txakur ile-apaindegia jarri nahi du. Krisek inondik ere ez. Hala ere, beraien gatz eta piperrari esker, bezeroak zoriontsu eta look berriarekin ateratzen dira beti ile-apaindegitik.
Informazio gehiago: Poltsiko Antzerki Jaialdiko emanaldi guztiak.
Ikasi nahi duzu eraso matxistei aurre egiten?
¿Kalean aske sentitu nahi duzu?
Uste duzu ezingo zarela defendatu?
Egitaraua:
Saioa ekainaren 17an izango da honako 8 orduko iraupenarekin:
10:00-14:00 eta 15:00-19:00
Informazioa: 943483470
Izena emateko azken eguna: ekainak 1
Rebeka Elizegi artistaren eskutik, tailer honetan museoa collagearen bidez ezagutuko dugu. Eskulana, ezagutza artistikoa eta talde-lana garatuko ditugu, SanTelmoko bilduman oinarritutako materialekin collageak sortuz. Museoko zati baten bisita labur baten ondoren, Nicolás Lekuonaren pausoak jarraituz, bereziki tailer honetarako prestatutako materialekin egingo dugu collage artelana, eta beraien bitartez San Telmo Museoko zenbait obra ezagutuko ditugu.
Museoko bazkideentzako salneurria: 4,5 € familiako
Zikin daitekeen arropa erosoa ekartzea gomendatzen da.
Adina: + 5 años
Pertsona asko bizi dira munduan, eta bakoitzak kolore ezberdin batekin ikusten ditugu gauzak, gure kolorea zuzena dela eta gainerakoak oker daudela sinetziz.
Horixe gertatzen zaie Zuhaitzi eta Arbiri: Ez dute bestearen ikuspuntua ulertzen eta elkarri barre egiten diote.
Baina bizitza jakintsua eta elkarrekin lan egiten jarri ditu, hasiera batean arazo dirudien hori ikasketa handi bat bihurtuz. Jolasaren, umorearen eta errespetuaren bidez, kolore eta ideia guztiak sartzen diren ostadar mundua ikustea lortuko dute.
Allanek 11 urte ditu, eta uda bakarti batean giza-antena lanak egiten amaitzen du, objektu hegalari ezezagunekin obsesionatuta dagoen bizilagunarentzat. Baina aurkitzen dutena Britney da, estralurtar neska bat. Eskolarako lan bat egiten ari da giza arraza primitiboari buruz. Allanek etxera itzultzen lagundu behar dio, baina bitartean giza espeziea ulertzen saiatzen da neska.
Mavkak, basoko arimak, maitasunaren eta zaindari betebeharraren arteko hautu ezinezkoari aurre egin beharko dio gizaki batez maitemintzen denean. Goi Mendi Beltzetatik haratago, izaki fantastikoz betetako erresuma bat zabaltzen da. Mavka, baso sorgindu honen zaindaria, basoa edozein eraso edo bidegabekeriatik babestea du helburu nagusi, baita gizakien erasoetatik ere. Mavkak Lucas ezagutu du, mendietan galdutako musikaren maitale gaztea, eta maitemindu egin dira. Arau guztien kontra, Mavka eta Lucas maitasun-istorio batean murgildu dira, erreinuan izango dituzten ondorioak kontuan hartu gabe. Mavkak basoa salbatu ahal izango du?