Hiru hilabetero, irudigile baten lana eskaintzen du Ilustratzailearen Txokoak. Oraingoan Leire Salaberriaren txanda da.
Ilustratzaile andoaindarrak Haur eta Gazte Literaturara bideratu ditu gehienbat bere irudiak. Bere ibilbidean zehar hainbat sari eta aipamen eskuratu ditu, besteak beste Miamiko -Cuatro Gatos- Fundazioaren 2022ko saria jaso berri du.
Maite Gonzalez Esnalek antolatutako literatur tertulia, euskarazko liburu bati buruz berriketan jartzeko asmoz.Oraingo honetan, hautatutako liburua Izarak da, Goizane Aizpuruarena.
Hurrengo saioa, ekainak 19: Massimo Carlottoren Agur maitea, ikusi arte.
55 urte baino gehiago badituzu, hona hemen proposamen bat: lagunekin paseatu gertuen duzun lurraldean, zure hirian eta bere inguruan. Batzuetan plan onena alboan duzu. Anima zaitez!
Ibilbidea: Serafín Baroja parkea, igogailuak, Errotaburu.
Ikasi nahi duzu eraso matxistei aurre egiten?
¿Kalean aske sentitu nahi duzu?
Uste duzu ezingo zarela defendatu?
Egitaraua:
Saioa ekainaren 17an izango da honako 8 orduko iraupenarekin:
10:00-14:00 eta 15:00-19:00
Informazioa: 943483470
Izena emateko azken eguna: ekainak 1