Hiru hilabetero, irudigile baten lana eskaintzen du Ilustratzailearen Txokoak. Oraingoan Leire Salaberriaren txanda da.
Ilustratzaile andoaindarrak Haur eta Gazte Literaturara bideratu ditu gehienbat bere irudiak. Bere ibilbidean zehar hainbat sari eta aipamen eskuratu ditu, besteak beste Miamiko -Cuatro Gatos- Fundazioaren 2022ko saria jaso berri du.
Museoetara normalean ikustera joaten gara, eta begiei edo begiradari ematen diegu garrantzia ekintza horretan. Begiak ordea, buruan daude, eta burua gorputzaren parte da. Jakina dirudi honek, baina museoetan badirudi hain begi-bistakoa den honetaz ahaztu egiten garela. Hitzaldi honetan gai honen inguruan hausnartuko dugu: zein leku dute gorputzek museoetan?
Ekainaren 3an 19:00etan hasiko da lasterketa Isabel II.aren kaletik, eta korrikalariek bi ibilbide mota egiteko aukera izango dute: luzea, 6 kilometrokoa, eta motza, 3 kilometrokoa.
Kirol proba bat baino gehiago da AB Krosa, auzoko festa bat delako, eta, horregatik, lasterketaz gain, hainbat jarduera egingo dituzte Probestu plazan. Haurrentzako jolasak egingo dituzte 17:30ean, eta lasterketaren ondoren kontzertu bat izango da. Parte hartzaileen artean hainbat sari zozkatuko dituzte, eta emakumezko eta gizonezko korrikalari azkarrenek Irutxuloko Hitzaren urtebeteko doako harpidetza lortuko dute.
BIGARREN MAILA:
Ez digute klowntratatzen gure kurriklowna ez dugulako betetzen. Ez dugu betetzen gure kurriklowna ez digutelako klowntratatzen. Baino ez da ezer gertatzen... Zoezer inprobisatuko dugu!
Zuzendaritza: May Gorostiaga.
55 urtetik gorakoentzako bisita gidatua erakusketa iraunkorrera, kasu honetan, Aztarnak Oroimenean atalera, non Euskal Herriko historia errepasatzen den Historiaurretik XVIII. mendera.
+55 Kultur Gidak programako bisita gidatuak sei ibilbide ezberdinetan antolatuta daude, erakusketa iraunkor osoa ezagutzeko txandakatzen direnak. Bisita gidatuen atalean aurkituko dituzu programa honen barruan dauden hurrengo bisitak (beste hainbaten artean).
Antzerki Erakustaldiak 2023 zikloaren barruan, lau ekitaldi izango dira hiru antzezlan desberdinen inguruan:
- Maiatzak 16, Lehenengo maila: Cuarentena. Elkar ezagutzen ez duten lau pertsona berrogeialdian daude abandonatutako antzoki batean. Birus ezezagun batekin kutsatu dira. Zuzendaritza: Belén Cruz.
- Maiatzak 16, Bigarren maila: Klowntraturik gabe (euskaraz). Ez digute klowntratatzen gure kurriklowna ez dugulako betetzen. Ez dugu betetzen gure kurriklowna ez digutelako klowntratatzen. Baino ez da ezer gertatzen... Zer edo zer inprobisatuko dugu! Zuzendaritza: May Gorostiaga.
- Maiatzak 18 (euskaraz) eta 19, Hirugarren maila: Barda. Tragikomedia bat da Barda. Maitasunaz hitz egiten du; atsekabe eta gabezien iturri, eta etsaitasunaz; ekaitza bezala zabaltzen dena, etsipeneko xalotasunen ikur. Zuzendaritza: Patxi Pérez. Egokitzapena: Ana Pérez. Euskarazko itzulpena: Kepa Errasti.
Aiora Zabala Aizpuru Ingurumen Zientzietan lizentziatua da, eta Ekonomia Ekologikoan doktorea. Unibertsitateko irakaslea da, eta Nature Sustainability zientzia-aldizkarian editore izan zen lau urtez. Dibulgazioan ere aritzen da, ingurumenari, jasangarritasunari eta giza zientziei buruz, eta iaz (2022an) Natura gure esku liburua argitaratu zuen.
Elkarrizketatzailea: Ana Galarraga
Ikasi nahi duzu eraso matxistei aurre egiten?
¿Kalean aske sentitu nahi duzu?
Uste duzu ezingo zarela defendatu?
Egitaraua:
Saioa ekainaren 17an izango da honako 8 orduko iraupenarekin:
10:00-14:00 eta 15:00-19:00
Informazioa: 943483470
Izena emateko azken eguna: ekainak 1