Hiru hilabetero, irudigile baten lana eskaintzen du Ilustratzailearen Txokoak. Oraingoan Leire Salaberriaren txanda da.
Ilustratzaile andoaindarrak Haur eta Gazte Literaturara bideratu ditu gehienbat bere irudiak. Bere ibilbidean zehar hainbat sari eta aipamen eskuratu ditu, besteak beste Miamiko -Cuatro Gatos- Fundazioaren 2022ko saria jaso berri du.
Ekainaren 3an 19:00etan hasiko da lasterketa Isabel II.aren kaletik, eta korrikalariek bi ibilbide mota egiteko aukera izango dute: luzea, 6 kilometrokoa, eta motza, 3 kilometrokoa.
Kirol proba bat baino gehiago da AB Krosa, auzoko festa bat delako, eta, horregatik, lasterketaz gain, hainbat jarduera egingo dituzte Probestu plazan. Haurrentzako jolasak egingo dituzte 17:30ean, eta lasterketaren ondoren kontzertu bat izango da. Parte hartzaileen artean hainbat sari zozkatuko dituzte, eta emakumezko eta gizonezko korrikalari azkarrenek Irutxuloko Hitzaren urtebeteko doako harpidetza lortuko dute.
Antzerki Erakustaldiak 2023 zikloaren barruan, lau ekitaldi izango dira hiru antzezlan desberdinen inguruan:
- Maiatzak 16, Lehenengo maila: Cuarentena. Elkar ezagutzen ez duten lau pertsona berrogeialdian daude abandonatutako antzoki batean. Birus ezezagun batekin kutsatu dira. Zuzendaritza: Belén Cruz.
- Maiatzak 16, Bigarren maila: Klowntraturik gabe (euskaraz). Ez digute klowntratatzen gure kurriklowna ez dugulako betetzen. Ez dugu betetzen gure kurriklowna ez digutelako klowntratatzen. Baino ez da ezer gertatzen... Zer edo zer inprobisatuko dugu! Zuzendaritza: May Gorostiaga.
- Maiatzak 18 (euskaraz) eta 19, Hirugarren maila: Barda. Tragikomedia bat da Barda. Maitasunaz hitz egiten du; atsekabe eta gabezien iturri, eta etsaitasunaz; ekaitza bezala zabaltzen dena, etsipeneko xalotasunen ikur. Zuzendaritza: Patxi Pérez. Egokitzapena: Ana Pérez. Euskarazko itzulpena: Kepa Errasti.
Gorputzaren %90-a aktibatzen duen ekintza lasaia. Ipar Martxako makilekin ibiltzen ikasi ezazu zure onurarako.
Izen-ematea: maiatzaren 2tik aurrera - 943 351 149.
Ikasi nahi duzu eraso matxistei aurre egiten?
¿Kalean aske sentitu nahi duzu?
Uste duzu ezingo zarela defendatu?
Egitaraua:
Saioa ekainaren 17an izango da honako 8 orduko iraupenarekin:
10:00-14:00 eta 15:00-19:00
Informazioa: 943483470
Izena emateko azken eguna: ekainak 1
Bertsolariak:
Andoni Egaña
Amaia Iturriotz Etxaniz
Antolatzaileak: Gipuzkoako Foru Aldundia. Gizarte Politika
Kultur bitartekaria: Lanku
Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia. Zuzendaria: Bertha Gaztelumendi.
80ko hamarkadaren hasieran, mugimendu antinuklearra nazioarteko hedapen betean zegoen, baita Euskal Herrian ere. Euskal kostaldean eraikitzear zeuden hiru zentralez gain (Lemoiz, Ea-Ispaster eta Deba), laugarren bat eraikitzea aurreikusita zegoen Arguedasen. Horren aurka protesta egiteko, mobilizazioak antolatu zituzten Tuteran. Gladys del Estal Ferreño Tuterara joan zen, baina ez zen itzuli. Manifestazio hartan, Guardia Zibilak hil zuen. Gertakari horren ondorioz, garai hartako mugimendu sozialaren erretratua egiteko ahalegina jasotzen du dokumental honek.
Solasaldian parte hartuko dute:
Bertha Gaztelumendi: zuzendaria Sabino Ormazabal: jatorrizko ideia eta gidoia