Hiru hilabetero, irudigile baten lana eskaintzen du Ilustratzailearen Txokoak. Oraingoan Leire Salaberriaren txanda da.
Ilustratzaile andoaindarrak Haur eta Gazte Literaturara bideratu ditu gehienbat bere irudiak. Bere ibilbidean zehar hainbat sari eta aipamen eskuratu ditu, besteak beste Miamiko -Cuatro Gatos- Fundazioaren 2022ko saria jaso berri du.
Ekainaren 3an 19:00etan hasiko da lasterketa Isabel II.aren kaletik, eta korrikalariek bi ibilbide mota egiteko aukera izango dute: luzea, 6 kilometrokoa, eta motza, 3 kilometrokoa.
Kirol proba bat baino gehiago da AB Krosa, auzoko festa bat delako, eta, horregatik, lasterketaz gain, hainbat jarduera egingo dituzte Probestu plazan. Haurrentzako jolasak egingo dituzte 17:30ean, eta lasterketaren ondoren kontzertu bat izango da. Parte hartzaileen artean hainbat sari zozkatuko dituzte, eta emakumezko eta gizonezko korrikalari azkarrenek Irutxuloko Hitzaren urtebeteko doako harpidetza lortuko dute.
HIRUGARREN MAILA:
Tragikomedia bat da Barda. Maitasunaz hitz egiten du; atsekabe eta gabezien iturri. Eta etsaitasunaz; ekaitza bezala zabaltzen dena, etsipeneko xalotasunen ikur.
Zuzendaritza: Patxi Pérez.
Egokitzapena: Ana Pérez.
Euskarazko itzulpena: Kepa Errasti.
Antzerki Erakustaldiak 2023 zikloaren barruan, lau ekitaldi izango dira hiru antzezlan desberdinen inguruan:
- Maiatzak 16, Lehenengo maila: Cuarentena. Elkar ezagutzen ez duten lau pertsona berrogeialdian daude abandonatutako antzoki batean. Birus ezezagun batekin kutsatu dira. Zuzendaritza: Belén Cruz.
- Maiatzak 16, Bigarren maila: Klowntraturik gabe (euskaraz). Ez digute klowntratatzen gure kurriklowna ez dugulako betetzen. Ez dugu betetzen gure kurriklowna ez digutelako klowntratatzen. Baino ez da ezer gertatzen... Zer edo zer inprobisatuko dugu! Zuzendaritza: May Gorostiaga.
- Maiatzak 18 (euskaraz) eta 19, Hirugarren maila: Barda. Tragikomedia bat da Barda. Maitasunaz hitz egiten du; atsekabe eta gabezien iturri, eta etsaitasunaz; ekaitza bezala zabaltzen dena, etsipeneko xalotasunen ikur. Zuzendaritza: Patxi Pérez. Egokitzapena: Ana Pérez. Euskarazko itzulpena: Kepa Errasti.
Bisita gidatuak museora Museoen Egunaren harira. Bisitak doakoak dira, baina lekua erreserbatu behar da aurrez (maiatzaren 4tik aurrera).
Halaber, maiatzaren 18an, 20an eta 21n museorako sarrera doan izango da.
Maiatzaren 18a Museoen Nazioarteko Eguna da. Aurten lelo nagusia Museoak, jasangarritasuna eta ongizatea da, helburua baita erakunde hauek gizartearen garapenean duten zereginari buruz hausnartzea.
Museoen Eguneko programazioa San Telmon:
Maiatzaren 18: kantu errezitaldia Maiatzak 20: Musika emanaldiak Maiatzak 20: Dantza emanaldiak Maiatzak 21: Musika emanaldiak"Zer gertatzen da emakumearen bizitzan klimaterioan sartu eta menopausia ate joka dagoenean? Nola sentitzen dira? Alboan dutena akabatzeko moduan daude. Suminkortasunez beteta abanikoen erreginak bilakatzen dira. Eraldaketa prozesu honek bestelakoak ere ematen ditu."
KILIMAterioak klimaxera iristeko autopista bilatzen ari denean klimaterioarekin topo egiten duen emakumearen ibilerak kontatuko ditu, bakarrizketa eta bertsoak uztartuz elkarrizketara bidea egiteko.
Informazio gehiago: Poltsiko Antzerki Jaialdiko emanaldi guztiak.
Ezin kabitu. espazio komunitarioak eta eraldaketa feminista
Hizlariak: Carmen Diez Mintegui (AFIT) eta Iratxe Retolaza (Emagin)
Emakumeen Etxea txiki gelditu den honetan, halako espazio komunitarioen izaerez, premiez eta aukerez gogoeta egiteko elkargune bat sortu nahi dugu, besteak beste, galdera hauen bueltan jarduteko: espazio komunitarioek parte-hartze feministarako zer bide susta ditzakete? Donostiako hirigintzako zer premiari erantzun behar dio elkargune feminista batek? Kokudeaketan oinarrituriko espazio kolektiboek, eraldaketa feministarako zer aukera eta zer muga dituzte?
Ikasi nahi duzu eraso matxistei aurre egiten?
¿Kalean aske sentitu nahi duzu?
Uste duzu ezingo zarela defendatu?
Egitaraua:
Saioa ekainaren 17an izango da honako 8 orduko iraupenarekin:
10:00-14:00 eta 15:00-19:00
Informazioa: 943483470
Izena emateko azken eguna: ekainak 1
Museoak, jasangarritasuna eta ongizatea. Bisita gidatua.
Jardueretan parte hartzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea museoaren webgunearen bidez, komunikazioa@itsasmuseoa.eus helbidera idatziz edo 943-43 00 51 zenbakira deituz.