Hiru hilabetero, irudigile baten lana eskaintzen du Ilustratzailearen Txokoak. Oraingoan Leire Salaberriaren txanda da.
Ilustratzaile andoaindarrak Haur eta Gazte Literaturara bideratu ditu gehienbat bere irudiak. Bere ibilbidean zehar hainbat sari eta aipamen eskuratu ditu, besteak beste Miamiko -Cuatro Gatos- Fundazioaren 2022ko saria jaso berri du.
Karlos Gimenez (pianoa), Iñaki Salvador (pianoa), Nerea Gorriti (ahotsa), Petti (ahotsa), Francisco Herrero (biolina, biola)
X5 Kolektiboaren Abestiak gogoan lana ibilbide bat da, Karlos Gimenezek euskal idazle esanguratsuenen testuak musikatuta sortu dituen kantuez osatua; baina orain, bertsio berri honetan ,Nerea Gorritik, Pettik, Francisco Herrerok, Iñaki Salvadorrek eta Gimenezek berak interpretatuta izango da entzungai.
Argiñe hegaldi-zerbitzari oso berezia da. Ez du herdoilik ahoan tabuak hausteko, ezta esperimentatzea egokitu zaizkion balentriak eta gorabeherak kontatzeko ere. Eskutik helduta eramango ditu ikusleak ahazten zaila izango den bidaia batean. Aireratzera!
Informazio gehiago: Poltsiko Antzerki Jaialdiko emanaldi guztiak.
Ikasi nahi duzu eraso matxistei aurre egiten?
¿Kalean aske sentitu nahi duzu?
Uste duzu ezingo zarela defendatu?
Egitaraua:
Saioa ekainaren 17an izango da honako 8 orduko iraupenarekin:
10:00-14:00 eta 15:00-19:00
Informazioa: 943483470
Izena emateko azken eguna: ekainak 1
Mavkak, basoko arimak, maitasunaren eta zaindari betebeharraren arteko hautu ezinezkoari aurre egin beharko dio gizaki batez maitemintzen denean. Goi Mendi Beltzetatik haratago, izaki fantastikoz betetako erresuma bat zabaltzen da. Mavka, baso sorgindu honen zaindaria, basoa edozein eraso edo bidegabekeriatik babestea du helburu nagusi, baita gizakien erasoetatik ere. Mavkak Lucas ezagutu du, mendietan galdutako musikaren maitale gaztea, eta maitemindu egin dira. Arau guztien kontra, Mavka eta Lucas maitasun-istorio batean murgildu dira, erreinuan izango dituzten ondorioak kontuan hartu gabe. Mavkak basoa salbatu ahal izango du?
Gai jartzailea: Maite Berriozabal.
Bertsolariak: Nerea Ibarzabal, Julio Soto, Uxue Alberdi eta Sustrai Colina.
Oharra: Euria egingo balu, Larratxo Kultur Etxean izango da emanaldia ordu berean.