Hiru hilabetero, irudigile baten lana eskaintzen du Ilustratzailearen Txokoak. Oraingoan Leire Salaberriaren txanda da.
Ilustratzaile andoaindarrak Haur eta Gazte Literaturara bideratu ditu gehienbat bere irudiak. Bere ibilbidean zehar hainbat sari eta aipamen eskuratu ditu, besteak beste Miamiko -Cuatro Gatos- Fundazioaren 2022ko saria jaso berri du.
55 urte baino gehiago badituzu, hona hemen proposamen bat: lagunekin paseatu gertuen duzun lurraldean, zure hirian eta bere inguruan. Batzuetan plan onena alboan duzu. Anima zaitez!
Ikasi nahi duzu eraso matxistei aurre egiten?
¿Kalean aske sentitu nahi duzu?
Uste duzu ezingo zarela defendatu?
Egitaraua:
Saioa ekainaren 17an izango da honako 8 orduko iraupenarekin:
10:00-14:00 eta 15:00-19:00
Informazioa: 943483470
Izena emateko azken eguna: ekainak 1
2001ean euskal kanten ikastaro bat abiatu zuten, IZBE (Intxaurrondo Zaharreko Bizilagunen Elkartea) eta Donostia Kulturaren arteko lankidetzari esker, taldean kantatzeko ohitura, galtzen ari zena, berreskuratu nahian, eta, bide batez, auzoan euskal giroa bizkortu nahian, euskaldunak euskaldunekin jarduera ludiko baten bidez harremanetan jarrita. Larrotxene Kultur Etxean eskaintzen den Intxaurrondo Kantuz kantu-ikastaroa osatzeko antolatzen den ekitaldia da.
Etxekoak. Kantaldiaren lehenengo zatian, azken lau urteetako sorpresa atseginari segida emanda, Donostiako kanta taldeetako lagunak izango dira protagonista, aulkitik oholtzara pasata. Etxekoak etxekoentzat kantari izango dira.
Programazio osoa: Lagunekin Kantari.
KM Kulturuneak "Miguel de Aranburu" Gipuzkoako Historialarien Elkartearekin batera antolatutako hitzaldia, "Gipuzkoako historiaren pasarte ezezagunak" zikloaren testuinguruan:
- Euskal emakumeen egoera Aro Modernoaren hasieran
- Amaia Nausia Pimoulier
- Moderatzailea: Iker Etxeberria Ayllón
Parketarrak izeneko egitasmoa Donostiako hemezortzi auzotan abian izango da ekainaren 2 arte, Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta auzoetako euskara batzordeen elkarlanari esker. Auzoetako parke nahiz plazetan, euskaraz jolasean ibiliko dira haurrak eta gurasoak, bi taldetan banatuta: 3-5 urteko bitarteko haurrak gurasoekin, eta 6-8 urteko haurrak.
Altza
3-5 urte: 17:00
6-9 urte: 18:00
Casares kultur etxe parean (euriarekin kultur etxe barruan)
Morlans
3-5 urte: 17:30
6-9 urte: 17:30
Leire plaza
Txomin-enea
3-5 urte: 17:00
Arteleku plaza
Añorga
3-5 urte: 17:00
Amassorain ikastola