Hiru hilabetero, irudigile baten lana eskaintzen du Ilustratzailearen Txokoak. Oraingoan Leire Salaberriaren txanda da.
Ilustratzaile andoaindarrak Haur eta Gazte Literaturara bideratu ditu gehienbat bere irudiak. Bere ibilbidean zehar hainbat sari eta aipamen eskuratu ditu, besteak beste Miamiko -Cuatro Gatos- Fundazioaren 2022ko saria jaso berri du.
Evil Eye. Optikaren eta balistikaren historia paraleloa
Familientzako arte lantegia (+5 urte)
Izen ematea aldez aurretik
Erakusketek txikiak eta helduak praktika artistikoetara hurbildu eta elkarrekin gozatzeko guneak ahalbidetzen dituzte.
Evil Eye. Optikaren eta balistikaren historia paraleloa erakusketa oinarritzat hartuta, tailer honetan begiradari eta begiratzeko moduei erreparatuko diegu denon artean egingo ditugun ariketa ezberdinen bitartez.
Datak:
Maiatza 27
Oharra: Lantegi hauek familian parte hartzeko direnez txikiak helduren batekin batera etorri behar dira. Izen ematea parte hartzaile GUZTIEK bete behar dute (txiki zein heldu).
San Marko (Bizarain mendiaren itzulia)
Ibilbidea: Altza udaletxea, Gazteluene bidea, Irusuene bidea, Aitzetakotxabala dolmena, Zamalbide auzoa, Abrin baserriak, Txipres bidea, Molinao, Altza udaletxea.
Distantzia: 9 Km (4 ordu). Garaiera aldea 225m.
Elkargunea: 9:00 San Martzial Plaza (Altzagaina).
Izen-ematea: maiatzak 2tik aurrera (943 351 149).
Ikasi nahi duzu eraso matxistei aurre egiten?
¿Kalean aske sentitu nahi duzu?
Uste duzu ezingo zarela defendatu?
Egitaraua:
Saioa ekainaren 17an izango da honako 8 orduko iraupenarekin:
10:00-14:00 eta 15:00-19:00
Informazioa: 943483470
Izena emateko azken eguna: ekainak 1
Parketarrak izeneko egitasmoa Donostiako hemezortzi auzotan abian izango da ekainaren 2 arte, Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta auzoetako euskara batzordeen elkarlanari esker. Auzoetako parke nahiz plazetan, euskaraz jolasean ibiliko dira haurrak eta gurasoak, bi taldetan banatuta: 3-5 urteko bitarteko haurrak gurasoekin, eta 6-8 urteko haurrak.
Amara Berri
3-5 urte: 17:00
6-9 urte: 17:00
Olaeta plaza, Olaeta kalea
Gros
3-5 urte: 17:00
6-9 urte: 18:00
Nafarroa Beherea plaza
Amara
3-5 urte: 17:00
6-9 urte: 18:00
Araba Parkea (euriarekin Sahatsaren plaza)
Ekitaldi honetan HAU Euskal Herriko objektu tradizionalen diseinu lehiaketaren sari banaketa egingo da eta ondoren, erakusketa zabalduko da.
Aurten diseinu lehiaketan parte hartu dutenek sehaska berrinterpretatu behar izan dute objektua egungo beharretara egokituz diseinu garaikidearen begiradatik. Proiektu irabazlearekin batera, epai-mahaiak hautatutako zortzi proposamen aipagarrienak museoaren gastro-kultura gunean zabalduko den erakusketan ikusi ahal izango dira. Irailaren amaiera arte egongo da zabalik erakusketa.
Epai-mahaia lehiaketaren antolatzaile diren erakunde eta enpresetako ordezkariek osatu dute.
Aurkezlea: Xabier Zirikiain, Loreak Mendianeko sortzailea.