Hiru hilabetero, irudigile baten lana eskaintzen du Ilustratzailearen Txokoak. Oraingoan Leire Salaberriaren txanda da.
Ilustratzaile andoaindarrak Haur eta Gazte Literaturara bideratu ditu gehienbat bere irudiak. Bere ibilbidean zehar hainbat sari eta aipamen eskuratu ditu, besteak beste Miamiko -Cuatro Gatos- Fundazioaren 2022ko saria jaso berri du.
Evil Eye. Optikaren eta balistikaren historia paraleloa
Familientzako arte lantegia (+5 urte)
Izen ematea aldez aurretik
Erakusketek txikiak eta helduak praktika artistikoetara hurbildu eta elkarrekin gozatzeko guneak ahalbidetzen dituzte.
Evil Eye. Optikaren eta balistikaren historia paraleloa erakusketa oinarritzat hartuta, tailer honetan begiradari eta begiratzeko moduei erreparatuko diegu denon artean egingo ditugun ariketa ezberdinen bitartez.
Datak:
Maiatza 27
Oharra: Lantegi hauek familian parte hartzeko direnez txikiak helduren batekin batera etorri behar dira. Izen ematea parte hartzaile GUZTIEK bete behar dute (txiki zein heldu).
Alderray pertsonaien ehiztari eta istorio kontalaria da. Horretan aritu da bizitza osoan, kalerik kale pertsonaia berezien bila ibiltzen. Sena du, giza fauna ugarian, kontatzea merezi duten istorioak antzemateko. Gero, edozein kale kantoi edo plazatan istorio horiek kontatzen dizkie entzun nahi dutenei, borondatearen truke.
Alderray errari bizi izan da beti, askatasun osoan, nahita aukeraturiko bakardadean. Baina gaztaroa aspaldi joan zen eta orduko kemena galdua dauka. Orain askatasuna eta bakardade erabatekoa zama bihurtu zaizkio.
Une honetantxe agertu da bere bizitzan neska gazte bat, Alderrayren lanaren mireslea, bere ondoan ofizioa ikasi nahi duena. Bizitzak misantropo garratz eta asozial bihurtu du ehiztari zaharra, baina hala ere bere ondoan onartuko du, morroi gisa.
Pop-a baino gehiago da Ibil Bedi nafarren soinua eta eguneroko bizitzan aurki dezakegunaz hitz egiten digu: maitasunaz, zalantzez, galera...
2019ko ekainean kaleratu zuten lehen diskoa, Berandu baina garaiz. Urte horren amaieran abesti bikoitza kaleratu zuten, Bide zuzena-Teilaturantz. 2021ean argitaratu zen bigarren LPa, Beltxarga Beltza, konfinamenduan sortutako eta grabatutako hamaika abesti biltzen dituena.
Azken LParen ondoren, Agerraldia proiektuan parte hartu eta Bost teilatu filmarentzat abestiak sortu dituzte. Broken Brothers Brass Band eta J Martina taldeekin ere kolaboratu dute, besteak beste.
2023an Goldea LPa argitaratu dute, 10 kantuz osatutako diskoa. Goldeak lurra iraultzen du, dena erauzi berria landatzeko. Lurra irauli kantuak sortzeko.
Helduen artean, euskaldunberrien artean bereziki (euskaltegietako ikasleak gehienbat) euskaraz aritzeko saioak, STMn unean jorratzen ari den eta museoak berak proposatutako gai baten inguruan betiere.
Saio hau elizan izango da.
Izen-ematea: mintzalaguna@bagera.eus
Mintzalaguna duela 30 urte sortu zen Donostian eta, hori dela eta, aurten Mintza Eguna Donostian antolatuko da maiatzaren 27an. Jarduera hau Mintzanet Egunaren programazioaren parte da.
11:20 Harrera eta bazkari txartelen banaketa
11:30 Ongi etorria eta hamaiketakoa. Trinitate plazan
12:00 bi proposamen aukeran:
· Ibilbide bertsotua Beñat Gaztelumendirekin. Donostiako musika eskolako trikitilariek lagunduta. Trinitate plazatik
· Mintzodromoa, munduko mintzalagunekin. San Telmo Museoko elizan
13:45 Esker emate ekitaldia. San Telmo Museoko Elizan
14:30 Bazkaria. Trinitate plazan
16:00 Haurren txokoa, malabareak, oreka eta lurreko akrobaziak. Xomorro taldearekin. Trinitate plazan
17:00 Kantak eta erromeria Gauargi taldearekin. Trinitate plazan
19:00 Amaiera
Ikasi nahi duzu eraso matxistei aurre egiten?
¿Kalean aske sentitu nahi duzu?
Uste duzu ezingo zarela defendatu?
Egitaraua:
Saioa ekainaren 17an izango da honako 8 orduko iraupenarekin:
10:00-14:00 eta 15:00-19:00
Informazioa: 943483470
Izena emateko azken eguna: ekainak 1
Bertsolariak: Sustrai Elustondo, Nerea Elustondo
Gai-jartzaileak: Elizasu, Unai
Antolatzaileak: Xirimiri Hezkuntza Proiektua
Allanek 11 urte ditu, eta uda bakarti batean giza-antena lanak egiten amaitzen du, objektu hegalari ezezagunekin obsesionatuta dagoen bizilagunarentzat. Baina aurkitzen dutena Britney da, estralurtar neska bat. Eskolarako lan bat egiten ari da giza arraza primitiboari buruz. Allanek etxera itzultzen lagundu behar dio, baina bitartean giza espeziea ulertzen saiatzen da neska.
Mavkak, basoko arimak, maitasunaren eta zaindari betebeharraren arteko hautu ezinezkoari aurre egin beharko dio gizaki batez maitemintzen denean. Goi Mendi Beltzetatik haratago, izaki fantastikoz betetako erresuma bat zabaltzen da. Mavka, baso sorgindu honen zaindaria, basoa edozein eraso edo bidegabekeriatik babestea du helburu nagusi, baita gizakien erasoetatik ere. Mavkak Lucas ezagutu du, mendietan galdutako musikaren maitale gaztea, eta maitemindu egin dira. Arau guztien kontra, Mavka eta Lucas maitasun-istorio batean murgildu dira, erreinuan izango dituzten ondorioak kontuan hartu gabe. Mavkak basoa salbatu ahal izango du?