Hiru hilabetero, irudigile baten lana eskaintzen du Ilustratzailearen Txokoak. Oraingoan Leire Salaberriaren txanda da.
Ilustratzaile andoaindarrak Haur eta Gazte Literaturara bideratu ditu gehienbat bere irudiak. Bere ibilbidean zehar hainbat sari eta aipamen eskuratu ditu, besteak beste Miamiko -Cuatro Gatos- Fundazioaren 2022ko saria jaso berri du.
55 urtetik gorakoentzako bisita gidatua Euskal Herrian egon diren industrializazio garaiak azaltzen dituen erakusketa iraunkorreko atalera.
+55 Kultur Gidak programako bisita gidatuak sei ibilbide ezberdinetan antolatuta daude, erakusketa iraunkor osoa ezagutzeko txandakatzen direnak. Bisita gidatuen atalean aurkituko dituzu programa honen barruan dauden hurrengo bisitak (beste hainbaten artean).
Ikasi nahi duzu eraso matxistei aurre egiten?
¿Kalean aske sentitu nahi duzu?
Uste duzu ezingo zarela defendatu?
Egitaraua:
Saioa ekainaren 17an izango da honako 8 orduko iraupenarekin:
10:00-14:00 eta 15:00-19:00
Informazioa: 943483470
Izena emateko azken eguna: ekainak 1
Hau etxea bada Nuria Casalen laburmetrai dokumentalaren emanaldia, B-Egia Zinemagintza Elkartearen ekoizpena.
Parketarrak izeneko egitasmoa Donostiako hemezortzi auzotan abian izango da ekainaren 2 arte, Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta auzoetako euskara batzordeen elkarlanari esker. Auzoetako parke nahiz plazetan, euskaraz jolasean ibiliko dira haurrak eta gurasoak, bi taldetan banatuta: 3-5 urteko bitarteko haurrak gurasoekin, eta 6-8 urteko haurrak.
Loiolako erriberak
3-5 urte: 17:30
Santiago plaza
6-9 urte: 17:30
Maria Zanbrano plaza
Egia
3-5 urte: 17:30
6-9 urte: 17:30
Martin Santos plaza
Martutene
3-5 urte: 17:00
6-9 urte: 18:00
Martuteneko parkea,
ikastola ondoan