Hiru hilabetero, irudigile baten lana eskaintzen du Ilustratzailearen Txokoak. Oraingoan Leire Salaberriaren txanda da.
Ilustratzaile andoaindarrak Haur eta Gazte Literaturara bideratu ditu gehienbat bere irudiak. Bere ibilbidean zehar hainbat sari eta aipamen eskuratu ditu, besteak beste Miamiko -Cuatro Gatos- Fundazioaren 2022ko saria jaso berri du.
Literatur solasaldia euskaraz.
Edu Zabalaren gidaritzapean, hilabete honetan Miren Gorrotxategien Sotoan gordeak liburuari buruz arituko dira.
Gorputzaren %90-a aktibatzen duen ekintza lasaia. Ipar Martxako makilekin ibiltzen ikasi ezazu zure onurarako.
Izen-ematea: maiatzaren 2tik aurrera - 943 351 149.
Iristi da eguna. Aspaldi egiten zenuen amets honekin. Gaur jakingo duzu irabazi ote duzun zure ametsetako..... Egiako Friki-Chef mantala! (Etorri dotore, photocall egiteko aukea izango duzu eta).
Ikasi nahi duzu eraso matxistei aurre egiten?
¿Kalean aske sentitu nahi duzu?
Uste duzu ezingo zarela defendatu?
Egitaraua:
Saioa ekainaren 17an izango da honako 8 orduko iraupenarekin:
10:00-14:00 eta 15:00-19:00
Informazioa: 943483470
Izena emateko azken eguna: ekainak 1
Literatur solasaldia euskaraz.
Edu Zabalaren gidaritzapean, hilabete honetan Miren Gorrotxategiren Sotoan gordeak liburuari buruz arituko dira.
Matrioxkak, errusiar panpinak edota Babushka panpinak bata bestearen barnean sarturik doazen panpinak dira. Izena errusierako emakumezko Matryonatik dator. Babushka izenak, aldiz, errusieraz amona esan nahi du. Neurri ezberdinetakoak izan daitezke. Txikiak, handiak, kolore bakarrekoak... Koloretsuak ere izan daitezke. Errusiako usadiozko irudiak dira, hala ere, beste hainbat herrialdetan ere ikus daizteke, hala nola, Txekiar Errepublikan, Polonian, Eslovakian edota Alemanian. Matrioxkak.
Egilea: izena negritan. zuzendaritza: izena negritan. Interpreteak: izenak negritan
Informazio gehiago: 34. Gazteen Antzerki Topaketa
Parketarrak izeneko egitasmoa Donostiako hemezortzi auzotan abian izango da ekainaren 2 arte, Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta auzoetako euskara batzordeen elkarlanari esker. Auzoetako parke nahiz plazetan, euskaraz jolasean ibiliko dira haurrak eta gurasoak, bi taldetan banatuta: 3-5 urteko bitarteko haurrak gurasoekin, eta 6-8 urteko haurrak.
Parte Zaharra
3-5 urte: 17:00
6-9 urte: 17:00
Zuloaga plaza
Antigua
3-5 urte: 17:15
6-9 urte: 18:15
Mikel Laboa plaza
Herrera
3-5 urte: 17:00
6-9 urte: 18:00
San Luis Gonzaga plaza
Nosferatu zikloa
Polizia bat tiroz hil dute droga-trafiko kasu bat ikertzen ari zen bitartean. Favenin inspektorea arduratuko da kasua ikertzeaz eta ezerk ez du eragotziko, ezta legeak berak ere, bere lana aurrera eramatea. Filma oso polemikoa izan zen bere garaian eta hilabeteak behar izan zituen estreinatzeko, barne-ministroaren eta polizia-agintarien presioengatik; haiek ez zituzten begi onez ikusi inspektoreak erabilitako hain metodo bortitzak, informazioa lortzeko atxilotuak torturatzea, esaterako.
Hizkuntza: frantsesa
Azpitituluak: euskara