Hiru hilabetero, irudigile baten lana eskaintzen du Ilustratzailearen Txokoak. Oraingoan Leire Salaberriaren txanda da.
Ilustratzaile andoaindarrak Haur eta Gazte Literaturara bideratu ditu gehienbat bere irudiak. Bere ibilbidean zehar hainbat sari eta aipamen eskuratu ditu, besteak beste Miamiko -Cuatro Gatos- Fundazioaren 2022ko saria jaso berri du.
2001ean euskal kanten ikastaro bat abiatu zuten, IZBE (Intxaurrondo Zaharreko Bizilagunen Elkartea) eta Donostia Kulturaren arteko lankidetzari esker, taldean kantatzeko ohitura, galtzen ari zena, berreskuratu nahian, eta, bide batez, auzoan euskal giroa bizkortu nahian, euskaldunak euskaldunekin jarduera ludiko baten bidez harremanetan jarrita. Larrotxene Kultur Etxean eskaintzen den Intxaurrondo Kantuz kantu-ikastaroa osatzeko antolatzen den ekitaldia da.
Lagunekin Kantari programaren azken kontzertuan Maialen Errotabehere izango dugu. Lehen zatian bere emanaldi propioa eskainiko dute eta amaitzeko kantuzaleekin batera ezagunak diren hainbat kantu konpartituko dira ikusleekin batera.
Programazio osoa: Lagunekin Kantari.
Gaua andregaiarekin igaro ondoren, kamioilari batek ustekabean harrapatu du errepidean etzanda zegoen gizon bat. Lehentxeago, hurbileko herri batean, gaizkile batzuek lapurreta bat egin, eta harrapakin handi batekin ihes egiten dute, baina harrapakina desagertu egingo da istripuaren ondoren.
Oharra
Ikuskizun hau bertan behera geratu da. Hemen duzue informazio gehiago.
Lidiak eta Sandrak, denbora luzea daramate elkar ikusi gabe eta beren bikotekideak ezagutzeko afari bat antolatzea erabaki dute. David, istiluen aurkako polizia bat da. Eta Ignacio berriz, manifestazio batean gomazko bola baten ondorioz begi bat galdu zuen dokumentalista sozial bat. Hori guztia presente dagoen politikari baten diskurtsoek girotuta.
Horrela hasiko da konbentzimenduen hauskortasunari, rol sozialen izaerari eta egiaren bilaketari buruzko komedia garratza hau. Errege begibakarrak adierazpen-eskubidearen, gizarte-kontrolaren, etikaren eta moralaren arteko bidegurutzean kokatu nahi gaitu indarraren neurrigabeko erabileran.
Egilea: Marc Crehuet. Zuzendaritza: Fernando Bernués. Interpreteak: Txori García Uriz, Iratxe García Uriz, Leire Ruiz, Oier Zuñiga, Ion Barbarin. Eszenografia diseinua: Fernando Bernués. Jantzien diseinu eta gauzatzea: Ana Turrillas. Argien diseinu eta gauzatzea: David Bernués (Acrónica Producciones). Ekoizpena: Ane Antoñanzas.
Parketarrak izeneko egitasmoa Donostiako hemezortzi auzotan abian izango da ekainaren 2 arte, Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta auzoetako euskara batzordeen elkarlanari esker. Auzoetako parke nahiz plazetan, euskaraz jolasean ibiliko dira haurrak eta gurasoak, bi taldetan banatuta: 3-5 urteko bitarteko haurrak gurasoekin, eta 6-8 urteko haurrak.
Igeldo
6-9 urte: 17:45
Herriko plaza
Aiete
3-5 urte 17:00
6-9 urte 17:00
Hiru Damatxo plaza
Ibaeta
3-5 urte: 17:30
6-9 urte: 17:30
Karlos Santamaria plaza
Intxaurrondo
3-5 urte: 17:30
6-9 urte: 18:30
Bernart Etxepare plaza(euria egiten badu Intxaurrondo ikastolako patioan)
Gros
3-5 urte: 17:00
6-9 urte: 18:00
Katalunia Plaza