Hiru hilabetero, irudigile baten lana eskaintzen du Ilustratzailearen Txokoak. Oraingoan Leire Salaberriaren txanda da.
Ilustratzaile andoaindarrak Haur eta Gazte Literaturara bideratu ditu gehienbat bere irudiak. Bere ibilbidean zehar hainbat sari eta aipamen eskuratu ditu, besteak beste Miamiko -Cuatro Gatos- Fundazioaren 2022ko saria jaso berri du.
Tatxers Iruñeko musika talde bat da. Taldekideen esanetan, pop, mod, oi! eta punk musiken arteko nahasketa gisa defini daiteke haien estiloa.
Iruñeko hirukote bat da Hiuzz, 1990eko hamarkadako gitarra eta fuzz soinuak dituena oinarrian.
Ekainaren 3an Urgull sekretua ezagutzeko ginkana izango dugu, ekainaren 10ean Erdi Aroko ginkana, ekainaren 17an Urgulleko mamuen txanda izango da ibilbide beldurgarri baten bitartez, eta ekainaren 24an Kakaoaren bidaia egin nahi? Zatoz “Tximista” itsasontzira!
Bisita gidatua
90 berriak, Nekane Arambururen entsegu erakusketa bat da, 1980ko hamarkadaren amaieran, 1990eko hamarkadan eta milurteko berriaren hasieran beren energiak perspektiba alternatiboekin, periferikoekin eta mugaz gaindikoekin bateratuz, konpromiso sozial, politiko, intelektual, feminista eta ekologistetatik abiatuta lan egin zuten kolektibo artistikoekiko hurbilketa bat egiten duena. Horrela, ekosistema kultural hura babesten eta transmititzen laguntzen du, hainbat ekimen eta espazioen espiritua bilduz, hala nola El Gallinero, Zelai Azpi, Zapatari, Arteleku, La Fiambrera, Las Chamas edo Consonni, horietako batzuk oraindik ere jardunean nazioartean edo tokian-tokian.
EHko mugimendu feministak martxan jarri duen prozesua Donostian lurreratzeko asanblada. Udazkeneko greba feminista antolatzeko asmoz.
Parte hartu nahi duen emakume* orori
Hizkuntza: Euskara eta eleanitza
Kirol proba bat baino gehiago da AB Krossa, auzoko festa bat delako, eta, horregatik, lasterketaz gain, hainbat jarduera egingo dituzte Probestu plazan. Haurrentzako jolasak egingo dituzte 17:00an, eta lasterketaren ondoren kontzertu bat izango da. Parte hartzaileen artean hainbat sari zozkatuko dituzte, eta emakumezko eta gizonezko korrikalari azkarrenek Irutxuloko Hitzaren urtebeteko doako harpidetza lortuko dute.
19:00etan hasiko da lasterketa Isabel II.aren kaletik eta korrikalariek bi ibilbide mota egiteko aukera izango dute: luzea, 6 kilometrokoa, eta motza, 3 kilometrokoa.