Hiru hilabetero, irudigile baten lana eskaintzen du Ilustratzailearen Txokoak. Oraingoan Leire Salaberriaren txanda da.
Ilustratzaile andoaindarrak Haur eta Gazte Literaturara bideratu ditu gehienbat bere irudiak. Bere ibilbidean zehar hainbat sari eta aipamen eskuratu ditu, besteak beste Miamiko -Cuatro Gatos- Fundazioaren 2022ko saria jaso berri du.
Bisita gidatua Lúa Ribeira (Galizia, 1986) artistaren Zeruratzea erakusketara, Kutxa Kultur Artegunean ikusgai dagoena 2023ko uztailaren 2 arte.
Bi solairutan erakusgai jarriko dira 74 lan, baita artistak irudiak bilatzeko baliatutako material lagungarriak ere; hala, haren lanari buruz orain arte egindako erakusketarik osoena eta zabalena izango da.
Doako bisita. Plaza mugatuak
Beharrezkoa erreserbatzea: T- 943 251937, aretoan bertan edo hezkuntza_artegunea@kutxakulturartegunea.eus
Dantzertik Arte Dramatikoko bere bosgarren promozioa aurkezten du. Ikuskizun elebidun honek antzerkigile ingelesaren komedia barregarri eta erromantikoa taularatzen du. Iñaki Rikartek 60ko hamarkadako Italian kokatu du. Idazlan honek maitasuna ospatzera garamatza, eta apustu irmoa egiten du huts egiteko eta hura aitortzeko beldurrik ez izateko eskubidearen alde.
Zuzendaritza: Iñaki Rikarte. Interpreteak: Ilargi Arrizabalga, Ander Camacho, Kattalin Errazti, Uxue Fuertes, Imanol Maxim González, Aitor Idiázquez, Luis Mitxelena, Andrea Mora, Anzhelika Pankova, Izar Pizarro, Arnatz Álvarez, Miriam Pulido, Jon Ander Muñoz, Ander Rovira, Ander Sánchez. Itzulpena: Patxo Telleria. Jatorrizko musika: Adrián García de los Ojos.