Hiru hilabetero, irudigile baten lana eskaintzen du Ilustratzailearen Txokoak. Oraingoan Leire Salaberriaren txanda da.
Ilustratzaile andoaindarrak Haur eta Gazte Literaturara bideratu ditu gehienbat bere irudiak. Bere ibilbidean zehar hainbat sari eta aipamen eskuratu ditu, besteak beste Miamiko -Cuatro Gatos- Fundazioaren 2022ko saria jaso berri du.
Ausarta, bihotz onekoa eta bio-abenturazalea den Mr.Naturalek barazki eta fruituak maite ditu eta ahotsa eta bizitza ematen die; zaintzeko eta maitatuak izateko eskatzen dute, izan ere haiek dira munduko edertasun-distira nagusiak.
Baina Mr.Naturalek badauka bere itzala, sabeleko alde ilunetik ateratzen dena, “Yoyo” izenekoa. Jatun krudel galanta da! Bere gosearekin bizitza etxekotu eta esklabo bihurtu nahi du, berak pentsatzen baitu landare guztien jaun ta jabea dela eta eskubiderik ez dutela.
Mr.Naturalek bere itzala besarkatuko du eta horrela, bere alde ona askatuko du maitasunez betetako bizitza lortuz. Izan ere, ama lurra maitatzea, ama lur bilakatzea da.
Oharra
Eguraldi txarra egingo balu emanaldia Aiete Kultur Etxean izango litzateke eta gonbidapenak 30 minutu lehenago banatuko lirateke.
Bereziki haurrei zuzendutako erromeri dibertigarri bat. Famili giroan ondo pasatzeko. Abestiak kantatzeaz gain, dantzarako koreografiak erakutsiko zaizkie haurrei, baita beraiekin dauden gurasoei ere, nahi badute.
Haurrekiko Tratu Onaren eta Haur eta Nerabeen Eskubideen Alde diseinatutako planaren aurkezpena eta Garikoitz C. Muruarekin burututako talde-mural parte-hartzailearen amaiera.
TOP 14 Errugbiko finalaurrea
Bertsolaria: Alaia Martin + Beñat Mujika
Gai-jartzaileak: Igor Eguren
Antolatzaileak:Donostia Kultura
Kultur bitartekaria:Lanku
X