Hiru hilabetero, irudigile baten lana eskaintzen du Ilustratzailearen Txokoak. Oraingoan Leire Salaberriaren txanda da.
Ilustratzaile andoaindarrak Haur eta Gazte Literaturara bideratu ditu gehienbat bere irudiak. Bere ibilbidean zehar hainbat sari eta aipamen eskuratu ditu, besteak beste Miamiko -Cuatro Gatos- Fundazioaren 2022ko saria jaso berri du.
Txintxeta, Klipa eta Txorroskilo hondartzara doaz eguna igarotzera, baina nola ez, gure Txorroskilok arazotxo bat eduki du bazkariarekin… Zer eta janaria bilatzea erabakiko dute gure lagunek, eta hala, Euskal Herriko nekazaritza, arrantza eta beste deskubrituko dituzte! Baliteke Euskal Herriko magiarekin topo egitea ere. Pailazokeriak ez dira faltako.
2008 urtean, Antigua-Luberri ikastetxearen baitan sortu zen Luberri Abesbatzak 15 urte betetzen ditu aurten, Junkal Guerrero Langararen zuzendaritzapean. Taldea asko hazi da eta abesbatzaren sorreraren aitzaki izan ziren musika zaletasuna eta abesteko gogoa berdinak dira gaur egun.
15. urteurrena ospatzeko emanaldi berezia prestatu dute eta bertan, gonbidatu ugari izango dira: Jakintza txiki abesbatza, Indabe, Beñat Igerabide, Herenegun, Simon Ezquiaga, Janitz Enparantza, Antiguako txistulariak...
Eta sorpresa gehiago!
TOP 14 Errugbiko finalaurrea
Bertsolariak: Eñaut Martikorena Lizaso,Eli Pagola
Gai-jartzaileak: Unai Elizasu
Antolatzaileak: Donostia Kultura
Kultur bitartekaria: Lanku