Antzezlan hau inprobisazio bat izango da. Bertan, egoera desberdinak emango dira; objektuak zoriz aukeratzen joango gara eta ondoren, egoera bakoitza emozio desberdin batekin antzeztuko dugu.
Antzezleak: Aiert Balda, Josu Arrizabalaga
Informazio gehiago: 34. Gazteen Antzerki Topaketa
Programaren etapa berrian saioak ostiraletan izango dira. Plus 55 agendetan jakinaraziko ditugu hurrengo data eta tokiak.
Helburua dantzatzea eta gozatzea da.
Zure zain gaude! Animatu zaitez!
Gonbidapenak: ekainaren 13tik aurrera Loiola K.E.an (bi gehienez pertsonako), etxearen ordutegiaren barruan: 16:00-20:30.
Txurdin Marrazketabarren sorkuntza arrakastatsuena da segur aski, realzale txikien artean batez ere.
Realaren armarrian oinarritutako maskota bat baino gehiago da Txurdin. Unibertso txuri-urdinaren ezinbesteko elementua bilakatu da apenas lau urtetan.
Korner jaialdiak harekin argazkiak ateratzeko aukera eskainiko du, Ernest Lluch Kultur Etxean Marrazketabarren lanen inguruko erakusketaren baitan.
Informazio gehiago: Korner Kultura & Futbol Festibala.
Añorgako Rafa Cabeza musikariaren Danajan taldea estreinakoz ariko da taula gainean. Hilaren 16an izango da, Amara Berriko jaietan. Ikasbide kultur elkarteak antolaturiko rock gauean parte hartuko dute Plan B donostiarrekin batera. Probestu plazan ariko dira 22:00etatik aurrera.
Laukote honekin ariko dira zuzenean: Rafa Cabeza (ahotsa eta gitarra), Unai Zabala (gitarra), Iker Iparragirre (baxua) eta Iñaki Udabe (bateria).
Hedvigek 11 urte ditu eta aitaren superheroi-mozorroa txikitu egin du, horregatik, aita ezingo da gehiago "Super lehoi" izan. Baina bere bizitzak sekulako aldaketa jasango du, aita ordezkatuz, hiriko superheroi bihurtzeko aukeratzen duenean. Horretarako, ordea, arazo bakarra dago: baldarra eta nagia da, ez dago oso sasoian eta superheroi izateko baino interesa handiagoa du bideojokotan jolasean ibiltzeko. Aitak, hurrengo superheroi bihur dadin, bere lehengusu Adrian aukeratzen du. Orduan, Hedvigek erreakzionatzeko ordua dela ikusiko du. Aurkitu ahal izango al ditu superbotereak?