Gorputzaren %90-a aktibatzen duen ekintza lasaia. Ipar Martxako makilekin ibiltzen ikasi ezazu zure onurarako.
Izen-ematea: ekainaren 2tik aurrera - 943 351 149.
Asier Basabe (bateria), Ruben Gonzalez (baxua), Iñaki Imaz Piti (gitarra elektrikoa eta akustikoa), Aiora Renteria (ahotsa, sintetizadoreak)
Zea Mays talde bizkaitarrak jasoko du aurtengoan Donostiako Udalak eta Donostia Kulturak urtero musikaren alorrean banatzen duten Adarra Saria.
Juan González Andrés kazetariak, Sara Zozaya musikariak eta Esther Fernandino Donostia Kulturako Musika teknikariak osatutako Aholku Batzordeak nabarmendu du Zea Maysek oso maila altuari eutsi diola kalitateari eta arrakastari dagokienez, 26 urteko musika-ibilbidean.
Ikus-entzuleek eta musika munduko kideek aitortu egin diote eman duten guztia eta jarri duten bihotza. Nabarmentzekoa da, hain zuzen ere, hainbeste lankide izatea, diskoetan zein zuzenekoetan, bai Euskal Herriko artistekin eta bai nazioartekoekin. Euskal rockean eragin handienetakoa izan duen taldea da eta Euskal Herritik kanpo gehien estimatutako euskal banden artean kokatzen da; eurek plazaratutako hamaika diskoak dira horren erakusgarri.
Garaikurra jaso ostean, Zea Maysek kontzertua eskainiko du kolaboratzaile talde zabalaz lagunduta.
Nosferatu zikloa
Oporretarako bidean den Varlin familiari motozale talde batek eraso egin dio eta zaurituta utzi dute aita. Bere onera etortzen denean, emaztea eta hamar urteko alaba hil egin dituztela jakingo du. Poliziaren ikerketatik emaitzarik atera ez dutela ikusita, behar den zigorra bere kasa ezarriko duela erabaki du azkenean. John Buellen nobela baten moldaketa, Frantziako genero beltza berritu zuen Jean-Patrick Manchetten –néo-polar deitutakoaren aitaren– eskutik.
Hizkuntza: frantsesa
Azpitituluak: euskara