Programaren etapa berrian saioak ostiraletan izango dira. Plus 55 agendetan jakinaraziko ditugu hurrengo data eta tokiak.
Helburua dantzatzea eta gozatzea da.
Oharra
Gonbidapenak ekainaren 20tik aurrera banatuko dira Casares Kultur Etxean (gehienez 2 gonbidapen pertsona bakoitzeko).
Sinopsia
Bere maitale aberats eta gaixotasun sendaezin batek jotakoaren heriotza azkartzeaz salatu dute emakume bat. Epaiketa bitartean epaimahaikideek erabaki beharko dute ea arrazoi humanitarioengatik egin zuen edo anbizio pertsonalagatik.
Lumière Institutuak 2019an eskaini zion atzerabegirakoaren bitartez justiziaz erreibindikatutako beste izen bat da Cayatte. Abokatua izan zen filmegilea izan aurretik, eta zalantzarik gabe adierazi zituen bere errebeldia eta inkonformismoa, bai eta bere konpromiso sozial argia gerraondoko Frantzian.
Bi pailazo, leku bat eta mila aukera.
Erori eta jaiki, korrika egin, haserretu, bakeak egin, maitatu eta gorrotatu, puskatu, osatu, berriz puskatu eta elkarrekin berreraiki.
Dena konpon daitekeelako eta jolasak ez duelako mugarik.
Ada eta Baki pailazoek ez diote haserretzeari beldurrik, beti aurkitzen dutelako elkarrengana itzultzeko bidea.
Adabaki emozioz eta jolasez beteriko, ikuskizun optimista da.
2012an sortu zen eskarmentu handiko musikari talde honek gau magiko hau alaituko du, kolore ugariko errepertorioarekin erromeria giroa sortuz.
Hedvigek 11 urte ditu eta aitaren superheroi-mozorroa txikitu egin du, horregatik, aita ezingo da gehiago "Super lehoi" izan. Baina bere bizitzak sekulako aldaketa jasango du, aita ordezkatuz, hiriko superheroi bihurtzeko aukeratzen duenean. Horretarako, ordea, arazo bakarra dago: baldarra eta nagia da, ez dago oso sasoian eta superheroi izateko baino interesa handiagoa du bideojokotan jolasean ibiltzeko. Aitak, hurrengo superheroi bihur dadin, bere lehengusu Adrian aukeratzen du. Orduan, Hedvigek erreakzionatzeko ordua dela ikusiko du. Aurkitu ahal izango al ditu superbotereak?