Gipuzkoa plazako Liburu Azokan liburu-denda eta banatzaileen nobedadeak egongo dira salgai.
Liburutegi Nagusiko Konstituzio plazako aretoetan liburu aurkezpenak eta idazleekin topaketak egongo dira
Adierazpen artistiko batzuek hitzaren eta ilustrazioaren uztarketa eskatzen dute. Komikiak, eleberri grafikoak, album ilustratuak, fanzineak edo mezuak dituzten kamisetak nekez ulertzen dira biak egon ezean.
Kasu horietan, testuak eta ilustrazioak harmonian joan behar dute, baina gauza bera esatera mugatu gabe; hau da, batak besteari esanahia handituz, elkar indartuz.
Tailerraren proiektu nagusia komiki txiki bat egitea izango da, gure sormena sustatzeko, konexio berriak eragiteko eta orri zuriari beldurra galtzeko ariketa batzuekin tartekatuko duguna. Batzuetan hitzetik abiatuta, beste batzuetan iruditik, gure narratiba indartzea lortuko dugu.