2013ko martxoaren 11n, Xabinek seropositiboa zela jakin zuen; egun hartan, dena aldatu zen. Hamar urteren ostean, Xabin eta birusaren arteko harremanaz hitz egiteko garaia iritsi da. Lanak birusarekin izandako elkarbizitza eta azken hamarkadan gertatutako pasadizoak errepasatuko ditu. Pilulak, estigma, lotsa, kontsultak, beldurra, errua, bakardadea, osasun mentala, terapia, pandemia... Nola eragin du birusaren etorrerak Xabinen eguneroko bizitzan?
Kanpora sartzen sentimendu gordinenen eta umorearen arteko oreka bilatzen duen lehen pertsonan idatzitako istorioa da.
Zuzendaritza: Aitziber Garmendia. Interpreteak: Xabin Fernandez, Intza Alkain. Ekoizpena: Txalo Produkzioak.
Kobr3k birak ematen ditu eta ikusleak kobrearen inguruan birarazten ditu. Oholtza gainean, hiru artistek malabare teknikak, objektuen manipulazioa, Cyr gurpila, bertikalak eta mugimendu konpasatuak konbinatzen dituzte. Estetika, plastikotasuna, konplizitatea eta harmonia.
Zirku garaikidea koreografia zainduetan. Su motelean prestaturiko osotasun baten zati eta zati gehiago, bizkortasun atsegingarriz haztatzen dena.
Adina: denontzat.
Talde beasaindarra osatzen dute Joseba Agirre, ahotsa; Xabi Etxezarreta, gitarra, koruak; Simon Macias, gitarra, koruak; Ander Mendiluze, baxua; eta Unai Migelek, bateria.
Punk-rocka, Punk-Oi! generoa lantzen dute.
Dupla Agurainen 2019an sortutako rap musika taldea da. Gari Uriartek eta Beñat Oribek osatzen dute taldea
Beñaranks: Iker Beñaran donostiarra 2010. urte inguruan hasi zen abesten Pingabwoys rap-reggae taldean eta auzoko jendearekin. Handik aurrera, geroz eta gehiago murgildu da reggae eta sound system mugimenduan, baina rap proiektuak alde batera utzi gabe. Bakarlari gisa EP bat kaleratu du, Top Ranking, 80ko hamarkadako rub-a-dub reggae estilokoa
Eira: Eider Elorza musikari eta aktorea da
2013ko martxoaren 11n, Xabinek seropositiboa zela jakin zuen; egun hartan, dena aldatu zen. Hamar urteren ostean, Xabin eta birusaren arteko harremanaz hitz egiteko garaia iritsi da. Lanak birusarekin izandako elkarbizitza eta azken hamarkadan gertatutako pasadizoak errepasatuko ditu. Pilulak, estigma, lotsa, kontsultak, beldurra, errua, bakardadea, osasun mentala, terapia, pandemia... Nola eragin du birusaren etorrerak Xabinen eguneroko bizitzan?
Kanpora sartzen sentimendu gordinenen eta umorearen arteko oreka bilatzen duen lehen pertsonan idatzitako istorioa da.
Zuzendaritza: Aitziber Garmendia. Interpreteak: Xabin Fernandez, Intza Alkain. Ekoizpena: Txalo Produkzioak.
Esperientzia osoa izan dezakezu: obrarena eta haren inguru guztiarena. Hor sartzen da: Kontxako badian ibilaldi bat egitea, uhartean ibilaldi gidatua egitea (haren balio naturalak-eta ezagutzeko) eta Itsasargiko Etxea: Hondalea ikusteko sarrera.
Euskaraz: 11:00etan (astelehen, asteazken eta ostiraletan) eta 15:30ean (astearte eta ostegunetan)