2013ko martxoaren 11n, Xabinek seropositiboa zela jakin zuen; egun hartan, dena aldatu zen. Hamar urteren ostean, Xabin eta birusaren arteko harremanaz hitz egiteko garaia iritsi da. Lanak birusarekin izandako elkarbizitza eta azken hamarkadan gertatutako pasadizoak errepasatuko ditu. Pilulak, estigma, lotsa, kontsultak, beldurra, errua, bakardadea, osasun mentala, terapia, pandemia... Nola eragin du birusaren etorrerak Xabinen eguneroko bizitzan?
Kanpora sartzen sentimendu gordinenen eta umorearen arteko oreka bilatzen duen lehen pertsonan idatzitako istorioa da.
Zuzendaritza: Aitziber Garmendia. Interpreteak: Xabin Fernandez, Intza Alkain. Ekoizpena: Txalo Produkzioak.
Esperientzia osoa izan dezakezu: obrarena eta haren inguru guztiarena. Hor sartzen da: Kontxako badian ibilaldi bat egitea, uhartean ibilaldi gidatua egitea (haren balio naturalak-eta ezagutzeko) eta Itsasargiko Etxea: Hondalea ikusteko sarrera.
Euskaraz: 11:00etan (astelehen, asteazken eta ostiraletan) eta 15:30ean (astearte eta ostegunetan)
Sinopsia
1969ko abendua: Thelonious Monk Parisera iritsi da. Kontzertua baino lehen, musikariak saio bat grabatu du frantses telebistarentzat. Saio hartatik gorde diren pasarteek Thelonious Monk arraro eta itxi bat erakusten digute, estereotipoek harrapatutako gizon bat, alegia, nahiz bera haietatik ihes egiten saiatu zen beti. Dokumentala artista handi haren erreibindikazio bilakatzen da orduan, bere musikarentzat bakarrik existitu nahi lukeen gizonarena. Eta hortxe geratzen zaigu, baita ere, makina mediatiko barregarri bezain nazkagarri horren erretratu biribila.
Azpitituluak euskaraz
Eüskal herria eta bere hizkuntza dira XIBEROOTS taldearen izaitearen abiapuntua.
Hatsarreko ideia euskara hedatzea zen reggae musikaren bidez. Zale bakoitzaren eragina lagun, taldearen musika estiloa joan da aldatzen.
Gabezin Nafarroako musikariz osatutako erromeria taldea da.
Uda honetan Korapiloak diskoa aurkeztuko dute, hainbat estilotako kantez osatutako uzta; bertan, kalejira, bals eta fandangoez gain, reggae edo ska doinuak ere jorratuko baitituzte. 2020an Goizuetako Euskaraldirako kaleratu zuten Herri bat oihuka kantaren ondotik, euren aurreneko lan luzea da.
Bi urteko geldialdiaren ondotik, gogotsu datoz gazte hauek Euskal Herriko jaiak alaitzen jarraitzeko!
Agur taldea
Ibai Beristain ‘Toni’-k, Jon de la Fuente ‘Dela’-k eta Martin Elgezabal ‘Martintxo’-k osatzen dute Agur musika taldea.
Rukula
2015ean Usurbilen sortutako musika taldea da
2013ko martxoaren 11n, Xabinek seropositiboa zela jakin zuen; egun hartan, dena aldatu zen. Hamar urteren ostean, Xabin eta birusaren arteko harremanaz hitz egiteko garaia iritsi da. Lanak birusarekin izandako elkarbizitza eta azken hamarkadan gertatutako pasadizoak errepasatuko ditu. Pilulak, estigma, lotsa, kontsultak, beldurra, errua, bakardadea, osasun mentala, terapia, pandemia... Nola eragin du birusaren etorrerak Xabinen eguneroko bizitzan?
Kanpora sartzen sentimendu gordinenen eta umorearen arteko oreka bilatzen duen lehen pertsonan idatzitako istorioa da.
Zuzendaritza: Aitziber Garmendia. Interpreteak: Xabin Fernandez, Intza Alkain. Ekoizpena: Txalo Produkzioak.
2013ko martxoaren 11n, Xabinek seropositiboa zela jakin zuen; egun hartan, dena aldatu zen. Hamar urteren ostean, Xabin eta birusaren arteko harremanaz hitz egiteko garaia iritsi da. Lanak birusarekin izandako elkarbizitza eta azken hamarkadan gertatutako pasadizoak errepasatuko ditu. Pilulak, estigma, lotsa, kontsultak, beldurra, errua, bakardadea, osasun mentala, terapia, pandemia... Nola eragin du birusaren etorrerak Xabinen eguneroko bizitzan?
Kanpora sartzen sentimendu gordinenen eta umorearen arteko oreka bilatzen duen lehen pertsonan idatzitako istorioa da.
Zuzendaritza: Aitziber Garmendia. Interpreteak: Xabin Fernandez, Intza Alkain. Ekoizpena: Txalo Produkzioak.
Hedvigek 11 urte ditu eta aitaren superheroi-mozorroa txikitu egin du, horregatik, aita ezingo da gehiago "Super lehoi" izan. Baina bere bizitzak sekulako aldaketa jasango du, aita ordezkatuz, hiriko superheroi bihurtzeko aukeratzen duenean. Horretarako, ordea, arazo bakarra dago: baldarra eta nagia da, ez dago oso sasoian eta superheroi izateko baino interesa handiagoa du bideojokotan jolasean ibiltzeko. Aitak, hurrengo superheroi bihur dadin, bere lehengusu Adrian aukeratzen du. Orduan, Hedvigek erreakzionatzeko ordua dela ikusiko du. Aurkitu ahal izango al ditu superbotereak?
Esperientzia osoa izan dezakezu: obrarena eta haren inguru guztiarena. Hor sartzen da: Kontxako badian ibilaldi bat egitea, uhartean ibilaldi gidatua egitea (haren balio naturalak-eta ezagutzeko) eta Itsasargiko Etxea: Hondalea ikusteko sarrera.
Euskaraz: 11:00etan (astelehen, asteazken eta ostiraletan) eta 15:30ean (astearte eta ostegunetan)
Txotxongiloek beste unibertso batzuetara eramaten gaituzte, beste mundu batzuetara. Eta zer hobe gure panpinak egitea baino, normalean 'zabor' deitzen ditugun hondakinekin?
Iban Lujan tailerreko arduradun eta Emaus Gizarte Fundazioko kideak azaldu digunez, "Emaus Gizarte Fundazioan dugun 'Birsortu' txokotik hainbat material hartuko ditugu: plastikozko tapoiak, botoiak, oihalak, egurrak... Eta txotxongilo dibertigarriak egingo ditugu". Izan ere, helburua hondakinak material bihurtzea da, baita gure buruak ere: "Zenbait materialekin jolastuko gara, zaborra ez dela pentsatzeko eta esateko: Zer egingo dut honekin?".
Familiei zuzendua.