Hedvigek 11 urte ditu eta aitaren superheroi-mozorroa txikitu egin du, horregatik, aita ezingo da gehiago "Super lehoi" izan. Baina bere bizitzak sekulako aldaketa jasango du, aita ordezkatuz, hiriko superheroi bihurtzeko aukeratzen duenean. Horretarako, ordea, arazo bakarra dago: baldarra eta nagia da, ez dago oso sasoian eta superheroi izateko baino interesa handiagoa du bideojokotan jolasean ibiltzeko. Aitak, hurrengo superheroi bihur dadin, bere lehengusu Adrian aukeratzen du. Orduan, Hedvigek erreakzionatzeko ordua dela ikusiko du. Aurkitu ahal izango al ditu superbotereak?
That Time. Arte Ederren Bilboko Museoa-Tabakalera orainaldian kokatutako begirada batekin egituratzen da. Oraina iraganeko eta etorkizuneko garaien artean dago, eta egitatearen eta fikzioaren artean, unearen eta iraupenaren artean, presente dagoenaren eta ez dagoenaren artean esku hartzen du. Proposamena Bilboko Arte Ederren Museoaren bildumaren parte diren eta orain Tabakaleran aurkezten diren artelanen sorta batetik abiatuta hedatzen da.
Bisita hauetan erakusketaren edukiak ezagutzea eta arte garaikidera hurbiltzeko modu berriak esperimentatzea proposatzen dugu.
Ez da beharrezkoa artearen inguruko ezagutzarik izatea horietan parte hartzeko. Saioek ordubeteko iraupena dute eta Tabakalerako bitartekari batek dinamizatuko ditu.