Poesia Orduak bi eguneko programaren lehenengo saioan, musikaz lagunduako poesia errezitala eskainiko da. Yolanda Arrieta Malaxetxebarria idazleak jarriko ditu hitzak eta Peru Galbetek musika.
"Gaston Bachelard soziologoak espazioen esanahietan murgiltzen gaitu La poetica del espacio entseguan, kanpoko espazioez ari garenean geure barruko estantziez ere ari garelako.
Nik etxearen irudia hautatu dut neure gogoen bizigune. Eta hiru denborak estekatu ditut bizigune hori ideatzeko. Bat, oroimen beroa, nondik natorren gogoratzeko. Bi, leihoak zabalik, uneari leku egiteko. Hiru, irudimena martxan, nire guraria ez ahazteko.
Lema sinplea erabili dut berori eraikitzeko: zer gorde, zer bota, zer erabili. Oraina, galbahe: zerk egiten dit traba, zerk mesede.
Gelaka aritu naiz, bakean atontzeko estantzia bakoitza. Xede bakarra buruan: amets egiten jarraitzea.
Zahartzaroari eskainitako etxe bat izango da.
Neurea." Yolanda Arrieta
Oharrak
Gonbidapenak irailaren 1eko goizeko 11:30etik aurrera eskuragai webgune honetan eta Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan. Irailaren 5ean izango da Poesi Orduak programaren bigarren errezitala: Tolesdurak.55 urte baino gehiago dituztenentzat proposamena da hau, lagunekin paseatzea gertuen duten lurraldean, euren hirian eta inguruan.
Batzuetan plan onena alboan dago.
Ibilbidea: Ernest Lluch K.E. - Oroimenaren lorategia - Musika Eskola.