Animadeba OFF, Nazioarteko Animazio Zinemaldiaren pantaila irekia da. Munduko animazio eskola ospetsuenetako ikasleek egindako film laburren première saioa hartuko du San Telmo Museoak, Zinemaldiko Zuzendari Berriak UPV-EHU sailean parte hartuko dutenak.
Poesia Orduak programaren barnean, musikaz lagunduako poesia errezitala. Goizalde Landabasok jarriko ditu hitzak eta Xabier Zeberiok musika.
Zenbat emakume zegoen zure historia liburuetan? Zure zientzia liburuetan? Zure literatura liburuetan? Zenbat emakume izan dituzu eredu?
Gandu artean, baina, tolesduretara kondenaturik, hor daude emakumeak. Errezela baztertu eta bertan azalduko dira Marga Andurain, Julie Karrikaburu, Gabrielle Münter, Hilma Af Klint edota Fredrika Bremer.
Saio honetan 11 emakumeren biografia poetikoak eskainiko dira.
Oharrak
Gonbidapenak irailaren 1eko goizeko 11:30etik aurrera eskuragai webgune honetan eta Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan. Poesia Orduak programako lehenengo errezitala irailaren 4an izango da: Etxe bat.