Eneka Fernandez Entenzak, 2017ko abenduan, Terranova liburua argitaratu zuen, aitari eta hark itsas zabalean nabigatzen egindako urteei eskainia. Eneka Fernandezek hala deskribatzen du lan haren asmoa: "Icebergen irudien, gutunen baten eta argazki pertsonal gutxiren bidez, erretratu bat egin nahi izan nuen, baina ez aitarena bakarrik, baita bere familiaren mantenua lortzeko etxetik urrundu behar izan zuen gizon belaunaldi batena ere". Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntzarekin argitaratu zuen liburua.
Urte batzuk geroago, "familiari, ardurei, garapen pertsonalari, feminismoari edo amatasunari buruzko hausnarketa pertsonal baten ondorioz", Gran Sol argitaratu zuen: "familiaren kontakizunari jarraipena ematen dion liburua, baina oraingoan ama/emakume/etxekoandrearen ikuspegitik".
Argazki-liburuak, Gabriela Cendoya Bergareche Collection jarduera programaren barruan dago jarduera hau.
Ttiki-Ttaka irratia, irratsaio batean girotutako disko festa ikusgarria da. Adin guztietarako saio honetan, gure Ttiki eta Ttaka aurkezle saltseroek lagundurik, publikoak bere energiarekin irratiko antena ezberdinak berpiztu beharko ditu eta honela musika eta dantza estilo anitzetaz blai geratuko da (anitzetan murgilduko da). Publikoak ezingo die uko egin proposatuko zaizkion dantza eta jolasei, ez dira eta, umore ona eta txantxarik faltako, eskeletoa astintzearekin batera!!!
Familia osoarentzat
Larunbatero, Kubo Kutxa aretoak doako bisita komentatuak eskaintzen ditu Donostia, moda-eszena erakusketara. Bertan, XX. mendearen lehen hereneko bizimodu eta moda donostiarra ezagutuko ditugu.
Kutxa Fundazioaren Fototekako ehundik gora argazki biltzen dira erakusketan. Artxiboko bi funts nabarmenetakoak dira argazki guztiak: Photo Carte eta Foto Marín.
Ezinbestekoa da aurrez erreserba egitea: aretoan bertan | T- 943 251939 | hezkuntza_kubo@kubokutxa.eus
Zuzeneko saio honetan udazkena urtaroari buruz hitz egingo dugu. Zeintzuk diren urtaro honetan ikusgai izango diren izar eta konstelaziorik distiratsuenak erakutsiko ditugu eta baita ere begi bistaz ikusten diren planetak non aurkitu ere. Gainera, urtaro honetan izango diren fenomeno astronomikorik garrantzitsuenak ere azalduko ditugu.
12 urtetik aurrera
Planetarioko sarrera behar da
Mikeletegi Pasealekua, 45. 20009 Donostia / San Sebastián
T- [+34] 943 012 478 ¦ eureka@eurekamuseoa.eus ¦ www.eurekamuseoa.eus
2023ko Amara Eguna ospakizunaren baitan antolatutako ekitaldia.
Disko Arimak hainbat abesti dantzagarri eta martxoso ekartzen ditu guztion gozamenerako. Urtza eta Urkoren eskutik dantza diebretigarri batzuk botatzeko auekra ezinhobea.
Esperientzia osoa izan dezakezu: obrarena eta haren inguru guztiarena. Hor sartzen da: Kontxako badian ibilaldi bat egitea, uhartean ibilaldi gidatua egitea (haren balio naturalak-eta ezagutzeko) eta Itsasargiko Etxea: Hondalea ikusteko sarrera.
Euskaraz: 11:00etan (astelehen, asteazken eta ostiraletan) eta 15:30ean (astearte eta ostegunetan)
Sebastian, Sophia eta Wawa txikiaren istorioa kontatzen du. Ustekabeko eta aparteko bidaia bati ekingo diote, Nazca kulturan oinarritutako mundu ezezagun batera eramango dituena.