Esperientzia osoa izan dezakezu: obrarena eta haren inguru guztiarena. Hor sartzen da: Kontxako badian ibilaldi bat egitea, uhartean ibilaldi gidatua egitea (haren balio naturalak-eta ezagutzeko) eta Itsasargiko Etxea: Hondalea ikusteko sarrera.
Euskaraz: 11:00etan (astelehen, asteazken eta ostiraletan) eta 15:30ean (astearte eta ostegunetan)
Familientzat / 1-4 urte
Informazio orokorra:
1-4 urte artean ikasi, sortu, esperimentatu eta gozatzeko espazioa.
Itsaspeko gorria hartuta, Medialaben murgilduko gara familian. Sorkuntza lantzeko, materialak deskubritzeko eta horiekin jolasteko saioak dira itsaspeko gorrian egingo ditugunak. Itsaslami, olagarro eta itsas-zaldiak bidelagun izango ditugu bidai honetan. Txikiek eta helduek elkarrekin jolasten esperimentatzeko aukera ezinhobea. Bazatoz?
Sarrera librea edukiera bete arte.
*Saioen izaera esperimentala dela-eta, etorri zikintzeko prest!
Hurrengo saioak:
Irailak 19 – Hiria loratuz
Kaixo kaixo, ongi etorri Itsaspeko gorriko denboraldi berrira. Kolorez jantzia has dadila!